Katak eta azterketak egiteko datorren astean Lomi-Power eraikina kotxerik gabe egon beharko

25.06.18
Hirigintza

Eptisa’ ingeniaritzak prospekzioak eta landa lanak egingo ditu datorren astean ‘Lomi Power’ enpresa ohiaren eraikinean eta zonaldean, lur-sailak geologikoki duen konposizioa ezagutu ahal izateko. Ingeniaritzak lan hori egingo du ‘Altuna eta Uria’ eraikuntzaren enkarguz, gunean 57 etxebizitza altxatzea aurreikusita duelako, lurraren jabe den ‘Promosa’ udal sozietate publikoarekin lurra erosteko eta promozio egiteko adostu ondoren. Egun zehatzak definitu gabe daude oraindik; izan daiteke astelehenetik asteazkenera edo asteartetik ostegunera. Datak ezagutu ahala jakinaraziko ditugu.

‘Lomi Power’en eraikin ohia segurtasun arrazoiak direla medio, hustu egin behar da hiru egunez

‘Eptisa’ ingeniaritzaren asmoa lehen egunean baso gune edo ortuetan katak egitea da. Zonaldea markatuko eta pala edo atzerako makina hondeatzailea ekarriko du lurra geoteknikoki aztertzeko, azterketa edafologikoak eta pedologikoak eginez. Lan horiek kanpoaldean egingo dira, egungo aparkaleku erabileran eraginik izan gabe.

Aldiz, bigarren eta hirugarren egunean zundatzea eraikinaren inguruan eta horren barruan egitea da, horregatik eta ondasun nahiz erabiltzaileen segurtasunerako, eraikina hutsik egon beharko da, ezin izango delarik erabili ez eta bertan aparkatu. Alboan dagoen zonaldea, non udal garabiak kaletik jasotako autoak lagatzen diren, ere ezin izango da erabili.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da