Huntzaren kontzertuak emango die hasiera festaz betetako 14 eguni

12.07.18
Kultura eta Gazteria

12 egun baino ez dira falta 2018ko Santixauei ofizialki hasiera emateko. Denbora luzez itxarondako Ermuko patroiaren jaiak uztailaren 24ko txupinazoarekin batera hasiko dira, baina jardueren egitaraua larunbat honetan abiatuko da, uztailak 14, adin eta gustu guztietarako hainbat ekitaldirekin.

Eguneko jarduera nagusia Huntza euskal talde biziaren kontzertua izango da, 23:30etik aurrera Orbe Kardinala plazan. Huntza 2014. urtean sortu zen Bilbon, unibertsitate giroan, nahiz eta taldea osatzen duten sei pertsonak Gipuzkoako herri ezberdinetakoak diren. Trikitixa, panderoa, biolina, gitarra, baxua eta bateria uztartuz, 2016. urtean ospe handia lortu zuen Huntzak Aldapan Gora abestiari esker.

Festa giroko ekitaldiak, baina, goizetik hasiko dira. 09:30ean Santixauetako II Padel Txapelketa jokatuko da San Pelaioko pistetan, El Sartenazo padel elkarteak antolatuta.

10:00etan, egitaraua bitan banatuko da: batetik, Orbe Kardinala plazako frontoian arku tiro proba librea ospatuko da, Betiondo tiro klubak antolatuta; eta bestetik, Draconia elkarteak mahaiko estrategia jokoen jardunaldia burutuko du Lobiano Kulturgunean.

Ermuarrak Xake Taldeak ere bere lekua izango du Orbe Kardinala plazan, 11:00etatik aurrera antolatuko duen aldibereko xake partida azkarren txapelketa librearekin.

Indarrak berreskuratzeko, 14:00etan herri bazkaria egingo da Martxoaren 8ko plazan Paace elkartearen eskutik. Gainera, Afrikan Bakh Yaay perkusio taldeak girotuko du bazkaria. Gero, 16:30ean, Maliko dantzen erakustaldia egingo da, eta arratsaldea errematatzeko, 18:00etatik aurrera Suufu Afrika taldeak musika afrikarren kontzertua eskainiko du.

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu 2018ko Santixauetako programa.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita