Txarangen arteko jokoetan lan-erdiak beteko
Herriko jai nagusien aurreko jarduera programak aurrera egingo dute gaurkoak. Asteazken honetarako gauza ugari ditugu, eskaintza zabala adin guztientzat. Arratsaldeko 5 eta erdietan haurrentzako jolasak ingelesez egingo dira, Kids&Us akademiako begiraleekin. Arratseko 6etan hasiera emango zaio Skorpio elkartak antolaturiko areto-futbol txapelketari. Partidak Betiondo kiroldegian eta Aritzmendi pilotalekuan jokatuko dira.
Txarangen arteko joko herrikoetan bi proba jokatuko dira gaur, triatloia eta pepino lasterketa. Jokoetan lan-erdia beteko da, ostiralean bukatuko baitira play-back lehiaketarekin. Probak herriko plazan eginen dira arratsaldeko 7etatik aurrera. Sailkapen orokorrean aldaketak daude proba bakoitzaren ondoren. Guztiaren berri Batzordeak ematen du sare sozial batean duen orrialde ofizialaren bidez.
Gaueko 9etan afari herrikoia egongo da, bokatak eta edariak salneurri berezi eta merkea izango dutelarik. Azkenik, gaueko hamar eta erdietatik aurrera, txarangen arteko abesti lehiaketa jokatuko da. Jarduera biak batzordeak antolatutakoak dira.
Azpian atzokoan jokoetan -artaburu bilketa eta soka-tirako sailkapen fasean- hartutako argazki sorta uzten dizuegu.
Lotutako albisteak

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du