Abuztuan N-634 errepidearen herriko zati osoa asfaltatuko du Aldundiak

26.07.18
Hirigintza

Bizkaiko Foru Aldundiak abuztuan Ermua zeharkatzen duen N-634 errepidearen zati osoa asfaltatuko du. Esleipena egin berri du Aldundiak eta lanak hiri gunea ekiditeko saihesbide berriko lehen fasearen baitan txertatzen dira, zeina irailaren bukaerarako edo urriaren hasierarako zabalik eta zerbitzuan izatea aurreikusita dagoen. Berritu beharreko zatia hiriguneko zeharbidea da, hots Kaltxango biribilgunetik Eibarko saihesbidea amaitzen den biribilgunera arteko tarea, Sallabenten AP-8 autobideko irteera zaharra pasa eta pixka bat aurreragoko tartera artean. Lanak abuztuaren 16tik 28ra arteko egunetan egitea aurreikusita dago, bi egun horiek barne. Udal Bulego Teknikoak eta Hiritarren Segurtasunerakoak jada lanean ari dira Aldundiaren esleipendunarekin lana egoki egin ahal izateko aspektu guztiak koordinatze aldera.

Herritarrei egun horietan autorik ez lagatzeko eskatzen zaie, bestela garabiak erretiratu beharko ditu

Lanak, esan bezala, adierazitako hiri guneko tarte osoan egingo dira, bi noranzko eta erreietan, espaloi batetik besterako tartean. Horrez gain, errepidean azpiegitura ezberdinetarako ditugun arketak edo kutxatilak eta horien burdinazko tapak ere egokitu eta indartuko dira, altuera berberean lagatzeko. Egingo diren lanak; oraingo zoladuraren fresaketa, hondar jasotzea, azalera berdintzea eta asfalto berria bota aurretik prestatzea izango dira. Lan horiek izango ditzaketen eragozpenak murriztu eta gutxitze aldera teknikariek lana bitan zatitzea baloratzen ari dira; zati bat San Antonio-Abeletxera doan lekutik Eibarko saihesbidearen biribilgunera arte. Eta bestea san Antoniotik Kaltxangoko biribilgune berri artean.

Errepide zati hori osorik libre egon beharko du, auto edo ibilgailutik gabe. Horregatik, bulego teknikoa bandoa edo ohar informatiboa prestatu eta banatzeko asmoa du. Ohar horretan herritarron laguntza eskatuko zaigu eta data zehatzak –lanen egun eta orduak- zeintzuk izango diren zehartuko dizkigute. udaltzaingoak eskatzen die San Inazio, San Antonio, Bizkaia eta Gipuzkoa Etorbideetako bizilagunei ez daitezela oporretara joan N-634 errepideko alboetan autoak utzita. Horrela egiten badute, garabiak ibilgailu horiek jaso eta erretiratu egin beharko ditu lanak oztopatu eta baldintzatu ez ditzaten.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan