Azoka txikia jada San Pelaion dugu kokatuta

03.08.18
Hirigintza

Kalez kaleko saltokien merkatua, ostiraleroko azoka edo merkatu txikia ohi deritzoguna, gaurtik aurrera San Pelaio parkean kokatuta izango da. Asteroko merkatua aspaldidanik Zubiaurre kaleko amaieran edo goiko aldean -50tik 52 zenbaki artean- eta BI-2301 errepidearen albo batean egin ohi zena lekuz aldatu da, denbora luzerako. Aldaketaren arrazoia Leziaga 1995 Construcciones enpresak A-09 Zerukoa gunean etxebizitzak eraikitzeko hasiko dituen obrak dira. Gaurko abuztuaren 3.n honetan eta opor garaian, San Pelaio pasrkean hamabost bat postu jarri dira.

Hirigintza garapena eta obrek izango zuten eraginaren aurrean, alternatiba ezberdinak izan ditu mahai gainean Udalak. Esaterako, Orbe Kardinala plaza toki egokia izan zitekeela pentsatu zen duen kokapenagatik, baina bertan izaten diren ekimen eta ospakizun ezberdinak eta karpa eraikitzeko egingo diren lanak direla eta, bertan behera utzi zen aukera hori. Koexistentzia kaleak eta elizaren ingurua ere aztertu ziren azoka txikia jartzeko, baina postuak oso sakabanatuta geldituko liratekeela, eta saltzaileen kamioiak aparkatzeko arazo larriak eratuko lituzketenaren ustez kokapena deuseztatu egin zen.

Horrela, bada, San Pelaioko parkea izan da azoka txikia kokatzeko hautatutako lekua, etxebizitzen obrak amaitu bitartean. Izan ere, postuak ordenatzeko toki hobea dauka San Pelaiok, eta azoka amaitu ostean gunea garbitzeko ere errazagoa izango da. Gainera, espazio segurua da, irisgarria, komun publiko bat dago bertan eta inguruko dendari eta tabernarientzat ere mesedegarria izango da.

Egun kaleko saltzaile ibiltarien Erroldan 21 titularrek dute Ermuko azoka txikian postua jartzeko baimena, baina normalean astero 18 inguru gerturatzen dira. Saltzaileak pozik agertu dira proposatu zaien leku-aldaketarekin.

Proiektua iragan maiatzaren 15ean aurkeztu zen Gai Orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoen Informazio Batzordean.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan