Aurtengo Santixau jaietako gorabeheren laburpena eta balorazioa

03.08.18
Hiritarren Segurtasuna

Herritarron Segurtasunari dagokionez 2018ko Santixauak nahiko lasaiak izan dira eta salbuespenak salbuespen ez da gertakizun larririk jazo herrian. Horrela kontsideratzen du Udaltzainburuak, jardueren laburpenari erreparatu ondoren, zeina Eibarko Ertzainetxearekin aldertu eta koordinatu den. Laburpenak uztailaren 24tik 28ra bitartean izan egin dituzten jarduera-txosten estatistikoa oinarri hartu du. Testuinguruari dagokionez, aurrekoetan baino jende eta bisitari gutxiago izan ditugu jardunaldi asko lan egunak izan baitira. Nolanahi jendeak gozatu ditu eta kalean izan dira.

Hori da Udaltzain-buruak egin duen balorazioa eta laburpena, uztailaren 24tik 28ra bitartean izan egin dituzten jardueren txosten estatistikoa oinarri harturik. Gertatutakoen eta egindako jardueren artean azpimarra behar ondoko datuak edo salaketak: 24an esku telefono eta poltsa bana lapurtu ziren, nahiz eta azkenean ez zen salaketarik aurkeztu. Egun horretan Ertzaintzak eraso baten berri hartu zen. Kalean borroka bi izan dira, 21ean eta 25eko egunetan. Kontzertuen zarata dela eta, 4 kexa jaso dira (18an eta 24an). Genero biolentzia (etxean) kasu bat ere jazan zen, Santiago bezperan. Eta 5 pertsonei lagundu eta asistentzia eskaini zaie kalean lesionatu, gaixotu edo intoxikatuak izanagatik. 1 alkohol gehiegi edan zuen adinez txikia 24 an; eta beste 4 kasuak 24, 25 eta 26ko egunetan.

Bide segurtasunari dagokionez, Udaltzaingoak alkohol eta droga kontrolak egin izan ditu uztailaren 25, 26 eta 27an eta 40 miaketa egin ondoren, ez da positibo eman duen gidaririk izan.Ez da trafiko istripurik gertatu, ez eta sexu-erasorik salatu –abusu, ukituak, eta abar…- Bigantxatan eta sokamuturrean normaltasuna izan da nagusi eta ez da inor ospitalera eraman behar izan. Suzirietan ere ez da intzidentziarik gertatu.

Laburbilduz, jaietarako diseniatu den zerbitzu bereziak bere funtzioa bete du eta estatistika ‘onargarria’ da, erroldaturiko 16.000tik gora biztanle dituen gurea bezalako herrian. Segurtasun publiko eta zaintza zerbitzua sendotu egin da lanerako prest izan diren agente guztiekin eta hori nabaria izan da kalean. Lan egin duten taldeek hamabi ordu jarraiko txandak egin dituzte eta horri esker, une oro zazpi udaltzain agente eduki ditugu kalean. Horietatik hiru jai gunearen mamian izan dira, beste bi jai gunearen inguruan baina bigarren lerroan eta, azken biak motordun ibilgailuetan patruilatzen udalerria. Eta horrez gain, beste hainbat kaleko arropaz festa-gunean, prebentzio lanean eta gertaera hainbati erantzun azkarra emateko, alkoholak eta bestelakoak intzidentziak areagotu ditzaketelako.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan