Tren geltoki berriaren egitura antzematen hasi daiteke
ETSren kontratatu eta esleipendun diren enpresek Ermuan tren geltoki berri eta modernoa egiteko, estalita izango duen nasa eta trenbide errei bikoitza –bana norabide bakoitzean- irisgarriarekin aurrera jarraitzen dute erritmo onean. Geltokiaren estalkia jada antzeman eta irudikatu daiteke, egitura jartzen hasi baitira. Geltoki berria oso fase aurreratuan dago. Barrualdeko horma eta banaketa amaituta dago, eta hasi dira jadanik estaldura, zoladura, iturgintza eta barne arotzeria lanak.
Horrez gain, estazioaren estalkia ere muntatzen hasita daude, horren oinarrien zati bat altxatu izan dutelarik. Bide-zubian hormigoia botatzeko eta tunela estaltzeko lanak amaitu ondoren, instalazio elektromekaniko, seinaleztapen, komunikazio… lanei ekingo zaie.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburu Arantxa Tapiak maiatzaren azken egunean iragarri zuenez, Ermuko tren geltoki berria datorren urteko urtarrilean hasiko da zerbitzua ematen. Geltokiarekin batera, N-634 errepidearen gaineko bide-zubi berria eta ondoko tunela ere estreinatuko dira, Bilbo-Donostia trenbide linean 1.500 metro hartuko dituen zatian. Dena bukatzeko urbanizazio lanak errematatzea, eta osorik prest horiek datorren udaberrian egongo da.
Lotutako albisteak
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko