Hastear dira 634 errepidea asfaltatzeko obrak
Campezo enpresak asteazken honetan, abuztuak 22, ekingo dio Ermutik igarotzen den 634 errepide nazionala asfaltatzeko obrari. Gipuzkoa Etorbidean hasiko dira lanak, Sallabenteko A-8 autopistarako sarrera zaharraren inguruan, eta San Antoniora egingo dute aurrera, Abeletxeko tunelaren ingurura arte.
Esleipendun enpresak errei bat asfaltatuko du lehenengo, beraz, ibilgailuak txandaka pasatuko dira semaforo bidez erregulatutako bidean. Gipuzkoa Etorbidea asfaltatzea amaitu ostean, Campezok Bizkaia Etorbidean jarraituko du lanean, Kaltxango ingurura arte.
Lanek astebete inguru iraungo dutela aurreikusten da, eta horri esker herri osoa gurutzatzen duen errepidea konpondu eta behar bezala prestatu ahalko da.
Hautatutako datekin, ohi baino afekzio gutxiago izango dira, herrian mugimendu gutxien izaten den hilabetea baita abuztua. Dena dela, aparkaleku gisa erabiltzen diren guneak hustu egin beharko dira asteazken goizeko 07:00ak baino lehen, gune horiek ere asfaltatu ahal izateko, beraz, herritarrei laguntzeko eta ulerkorrak izateko eskatzen zaie.
Lotutako albisteak
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke