Sallabenten jarraituko dute 634 errepidea asfaltatzeko lanek
Gure herritik igarotzen den 634 errepide nazionala asfaltatzeko lanak fase berri batera iritsi dira. Bidea guztiz eraberrituta dago San Lorenzo ikastetxearen eta Kaltxangoko gunearen artean, biribilgunera iritsi aurretik. Gainera, errepideko lerroak nahiz zebrabideak, seinaleak eta autobus geralekuak pintatuta daude jada, eta normaltasunez ibili daiteke bertan.
Esleipendun enpresak, Campezo taldeak, iraileko bigarren astetik aurrera jarraituko du Kaltxangotik Areitiora bidea asfaltatzen, AP-8 autopistako sarrera berrira arte, hain zuzen. Enpresatik azaldu dutenez, hori da euren planteamendua, eguraldia lagun izaten bada, behintzat.
Aste honetan zehar bestelako lanak egiten hasi dira: Sallabente inguruan, AP-8ko ordainleku zaharraren ingurutik Eibarrera sartzeko biribilgunera bitartean (Zaldibarko lurretan), saneamendu lanetan, kutxatilak konpontzen eta erdibitzailea eraisten ari dira langileak. Datorren astetik aurrera, gune horretan ere asfalto berria jarri eta margotuko da.
Argazki galeria uzten dizuegu jarraian, Gipuzkoa eta Bizkaia etorbideen egungo itxura ikusteko.
Lotutako albisteak
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko