Hogeitik gora gazteek hasi dituzte ‘Gazte Robotika’ txapelketa aurreko tailerrak
tailerrak irailaren 6ko ostegunerarte gauzatuko dira
Estrategikoak izango diren eta teknologiari estuki loturik dauden –ingeniaritza, zientzia, errobotika eta bideojokoen- alorrekiko interesa, zaletasuna eta bokazioak pizteko xedea duten 20 ortuko tailer elebidunak gaur hasi dira Ermuan. Jarduera irailaren 3tik 6ra bitartean –astelehenetik ostegunera- eginen da. Tailerrok udalaren diru-laguntza dute, izena eman dutenek 30 € ordaindu dutelarik, udalak gainerako 90€ak, partaideko zenbatekoa 120€ baitira. Robotikako tailer biak Izarra Centre eraikinaren 4. solairuan eginen dira, Doplay enpresaren eskutik. Jada, 2001 urtetik 2009ra bitartean jaiotako 30 neskato-mutikoek izena eman dute.
Iazko lehen edizioan Debabarrena bailako 7 udalerrietako 131 gaztek hartu zuten parte. Ermuan tailer bi antolatu eta eskaini genuen eta horietan 25 gaztetxok hartu zuten parte. Aurten GazteRobotika ekimenaren barne 8 tailer eskainiko dira, bailarako gazteek taldean lan egiten eta teknologiaz gozatzen ikasi dezaten, errobotak eta bideojokoak muntatzen eta programatzen ikasiaz. Tailerretatik pasa eta errobotak edo bideojokoak prestatu eta gero, parte hartzaileek nahi izanez gero doan parte hartu ahal izango dute irailaren 22an Ermuko Izarra Centren antolatuko dugun txapelketan.
‘Gazterobotika’ errobotika hezitzailearen II. txapelketako egoitza izanen da Ermua
‘Gazterobotika’ errobotika hezitzailearen II. txapelketako egoitza izanen da Ermua, zeina irailaren 22ko larunbatean egingo den, Izarra Centre eraikinean goizeko 10etatik eguerdiko 12:30etara bitartean. Erabiliko diren solairuak 5.ena eta 11.ena izango dira, non ‘kolore kolore’, ‘1vs1’, multikirola eta bideojoko sorkuntza probak jokatuko diren. Antolatzaileek arratsaldeko ordu 1etan 6 sari banatuko dizkiete garaile izan diren parte-hartzaileei, Izarra Centre eraikineko atriumean. Juan Carlos Abascal ‘Txitxo’ alkateak goizeko 10etan jarduera ireki eta inauguratuko du, parte artzaile eta bisitariei ongi etorria eman ondoren.
Aurtengo berrikuntzen artean, erronka berrian diseinatu ditugu eta ikasleek beren proiektuak osatzeko aukera izanen dute, iaz parte hartutakoek aurtengoan ere aukera izango dutelarik ikasten eta gaiaz sakontzen segitzeko, sormenaren mesederako eta teknologi oinarria duten konponbide berritzaileak prestatuaz.
‘Gazterobotika’ ekimenak izaera bikoitza du-, batetik topaketa da eta, bestetik, baita lehiaketa ere, haur eta gazteak robotika eta programazio alorrean alorretan (eta beste hainbatetan) lehen urratsak eman eta horretan beren grina piztea helburu duena, Debabarrenako hainbat udalek bultzatuta.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du