Astelenetik aurrera A3916 (Ondarru-Bilbo) lineako geltokietan aldaketak izango

19.09.18
Hirigintza

Errepidetik eta autobusez bidaiariak garraiatzeko Bizkaibus zerbitzuak ezagutzera eman duenez, irailaren 24tik hasita Ermuan obra aurreko eta ohiko geralekuak erabiliko egingo ditu, A3916 Hegoaldeko saihesbide berriaren azken zatia zabaldu izanagatik. A8 autobideko ordainsariaren lekutik eta Uretatik behera eginen duen bide berria ireki denez gero, astelehenetik aurrera A3916 lineako autobusak urtarrilera arte izandako eta betidaniko geltokiak erabiltzera bueltatuko dira.

Aldaketak hauek dira: Bilbo Ermua autobidez lotzen eta Ondarroara jarraitzen duen A3916 lineak herrira Uretatik behera eta Sallabenteko biribilgunetik sartuko da, Gipuzkoa Etorbideko 23an (Sallabente ikastetxearen parean), San Ignacio 3an (Geraleku tabernan) eta Zubiaurre 38an (Pascual sukaldeak)geldituko delarik bidaiariak jaitsi daitezen. Segidan Bi-3301etik Trabaku gainera hartu eta kostara jarraitzeko. Alderantzizko noranzkoan, geltoki puntuak berberak izango dira ordena ibertituz: lehena Zubiaurre 38(merkatu txikiaren lekuan); segidan Bizkaia Etorbideko 13an (Agirre bizikletak) eta azkena Gipuzkoa Etorbideko 54an (Hotelean).

A3926, A3912 eta A3924 lineek ez dute afekziorik edo aldaketarik izango, nahiz eta azken bi zerbitzu horiek gure hirigunean sartzen diren.

Aste hau informazio eman eta bidaiari eta erabiltzaileen artean zabaldu eta ezagutarazteko erabiliko da, astelehen goizerarte ez baitzen ofizialki bidea zabaltzekoa zenik eta, hori arratsaldeko ordu 2etan egin izan zen.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko