Teknologia eta zientziarekin dibertitu, ikasi eta jolasteko gonbidapen orokorra
Oro har herritarroi eta bereziki gazteei zientzia eta teknologia alorrak hurbildu eta ezagutzera emateko ekimen aitzindaria gauzatuko da beste behin gure herrian. Ekimenaren xede nagusia neskato/mutiko eta DBHko gazteengan jakin-mina piztea izango da eta, bide batez, etorkizunerako bokazioak. Hori lortzeko aplikatuko den errezeta materia horiek ustez zailak eta gutxi batzuentzat izan daitezkeenaren aurreiritziak eta beldurrak haustea, horiek modu erraz, praktiko eta ulergarriaren bidez ezagutaraziz. Juan Carlos Abascal alkatea eta Nerea Casas ingeniari eta irakasleak bart arratsean ekimena aurkeztu zuten, Izarra Centre eraikineko gela nagusian. Ekimena gure udalak prestatu du FECYT delakoaren (Espainiako Zientzia eta Teknologia Fundazioaren) laguntzaz eta horri jarri zaion izena ‘Ermua is Team’ da. Hitz joko horren bidez STEAM akronimoan jasotzen diren konpetentziei aipamen zuzena egin nahi zaie (Science-zientzia, Technology-teknologia, Engineering-ingenieritza, Art-artea, Maths-matematikak). Eta ingeleseko ‘team’ –talde- hitzaren esanahia azpimarratuaz. Egitaraua azaroaren 2 eta 3an eta abenduaren 26, 27, 28 eta 29an gauzatuko da, Domu Santuko zubian eta gabon oporretan.
Alkateak ekimena ilusionaturik aurkeztu zuen, “egun politzat joz”, egitarauarekin “STEAM berban adierazten diren alorren bokazioak haurrengan eta gazteengan sustatzea nahi dugulako, gaiak eta egitekoak zeharka eta talde lanean landu behar direla erakutsi eta irakasteko”. Abaskalen esanetan honakoa “gure udalak duen estrategiaren zati da, etorkizuneko enpleguak landu eta horietaz jabetzeko, ekonomia digitalak eta datuenak ekarriko dituzten aukera ugarietako zaletasunak lantzeko, horretarako eta dibertsifikaziorako prest izan behar baitugu. Ermua is teamek iazko Ciencia en Acción, campus teknologikoak edo Gazte robotikaren, edo enpresa ideia lehiaketen bideari eusten die”.
Kimika eta Inguruneko ingeniaria eta Lauaxeta Ikastolako irakasle den Nerea Casasek “proiektu aitzindaria iragarri du, zeinaren bidez gauza interesgarriak egingo ditugun, STEAM akronimoa eta talde lana oinarri harturik”. Honek azaldu duenez “jarduerak irekik, eta izaera dibulgatzaile eta dibertigarria izanen dute, egunero hiru eduki izango direlarik: ekintza orokor bat kalean, herritarren eta bereziki 12tik 16 urtera bitarteko gazteen atentzioa erakartzeko; ikuskizun-hitzaldia biztanle guztientzat aproposa eta egunerokotasunarekin lotura izango duena eta, azkenik, tailer praktikoak 12tik 16ra bitartekoentzat”. Azken horietan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, 40 lagun hartuko baitira gehienez ere.
Ordezkari eta aurkezle biek familiei eta kide gazteei dei eta gonbitea luzatu diete, ‘Ermua is team’ programan parte har dezaten, horretaz gozatzeko plazara eta Izarra Centre eraikinera agertuz.
Jarraian izena emateko orria eta programa zehatza eskaintzen dizuegu pdf formatuan.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren