YouTuber edo streamer izan nahi duzu? Hau izan daiteke zure aukera!
Ermuko Udalak eta Omnis e-sport enpresak tailer sorta bat antolatu dute, batez ere bideojokoen munduarekin lotura duten edukiak sortzen eta online eskaintzen ikasteko. Guztira hiru ikastaro izango dira, eta parte-hartzaileek streamingaren eta YouTube eta Twitch plataformen sekretuak ezagutzeko aukera izango dute, euren sortzeko gaitasuna eta ekintzailetza garatzeko.
12 eta 18 urte arteko gaztetxoei zuzenduta daude tailerrak, eta taldean lan eginez, gustuko dituzten gaiekin lan egin, ikasi eta gozatzeko tokia izango dute. Saioetako irakasleak, gainera, eduki-sortzaile profesionalak dira, eta YouTube eta Twitch plataformekin egiten dute lan.
Lehenengo ikastaroa datorren larunbatean izango da, urriak 20, eta Ikus-entzunezko edukien streaminga zuzeneandu izena. Tailer honen helburua zuzeneko ikus-entzunezkoen emisioen atzean dauden sormen eta errealizazio prozesuen atal nagusiak ikustea eta ikastea da. Saioa 10:00etatik 14:00etara izango da, Izarra Centre eraikineko bigarren solairuan, eta parte-hartzaileek behar dituzten baliabide guztiak izango dituzte eskura, hala nola, mikrofonoak, kamerak, chromak eta ordenagailuak.
Azaroaren 17an bigarren ikastaro bat egingo da, YouTube ardatz gisa izango duena. Sarerik ezagunenetako bat da egun YouTube, eta hiritar gehienek erabili dute noiz edo noiz bertako edukiren bat kontsumitzeko. Tailer honetan, YouTubeko eduki sortzaile rolaren edo YouTuber baten oinarrizko kontzeptuak barneratuko dituzte gaztetxoek: bideoak grabatzea, editatzea eta igotzea, edukiak posizionatzea, komunikazio planak, eta abar. Saio hau ere 10:00etatik 14:00etara izango da Izarra Centreko bigarren solairuan.
Azkenik, abenduaren 1ean hirugarren tailerra eskainiko da, Streamerren masterclassadeitua, aurrekoen ordutegi eta kokapen berean. Ekintza honen helburua gaztetxoek zuzeneko edukiak sortzen dituen pertsonaren edo streamerraren rola ezagutzea da, adibide gisa Twitch plataforma erabiliz, horixe baita egun gehien erabiltzen dena. Horrela, plataforma horrek maila pertsonalean eta profesionalean dituen aukerak ikusiko dira, eta zuzenekoak grabatzen, errealizatzen eta eskaintzen, posizionatzen eta zuzeneko komunikazio eta sormen planak eratzen ikasiko da.
Hiru tailer horietako edozeinetan parte hartu ahal izateko, izena eman beharko da dl@udalermua.net helbide elektronikora idatzita edota 943 17 91 51 telefono zenbakira deituta.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren