Ingurumen Tailerretako ikasleek antzinako eta gaurko Ermua alderatu dituzte

24.10.18
Ingurumena

1920. urtean nolakoa zen Ermua eta gaurko egunean? Urte hartako biztanle kopurua zein zen eta egungoak? Kaleak garbi mantentzeko zein sistema erabiltzen zen eta gaur egun nola egiten da? Hirigintzari dagokionez orain hainbat hamarkada atzera hartutako erabakiek eraginik al dute gure egunetan?

Galdera horiei, antzerakoei eta gehiagori erantzuteko datuak aztertzen eta hausnarketa egiten ibili dira aurreko astean, Anaitasuna Ikastolako Lehen Hezkuntzako 3. mailakoek, Ingurumen udal zerbitzuan gauzatzen dituen tailerren baitan.

Horiek horrela, orain aste bete gelan landu eta ikasitakoa oinarri hartuta, ikasle taldea kalera atera da, plano eta gainerako materialarekin hirigintzaren eta ingurumenaren arteko harreman eta loturak aztertu eta alderatzeko. Gehin batean estalita dugun Ego ibaiaren ibilbidea jarraitu dute, orain hamarkada batzuk zuenarekin alderatuz, etxebizitzak eta parkeen kokapenak aztertu, alde zaharra eta auzo berrienetatik paseatuz.

Iaz hasitako ekimenari jarraiki, Lobiano jauna deritzanaren figura historikoa bidai lagun izan dute, bera bizi izan zen garaiko istorio hainbat kontatuaz gazteei. Jolas bat ere egin dute; Lobiano pertsonaiak Alde Zaharrareko hainbat gauzen inguruko pistak eman dizkie, horien bidez udalerriaren puzzle historikoa osatu ahal izan dutelarik.

Ibilbidean zehar eraikin bitxi eta esanguratsuak bisitatu dituzte; esterako Baldespina Markesaren jauregia, Lobiano edo Izelaieta kalean dugun Zarra jauregia. Baldespinakoan hainbat areto ikusi eta ezagutu dituzte, garaiko bizitza nolakoa ote zen imajinatuz, gaur egun duten erabilera kontrastatu eta alderatuta.

Ikasturtean zehar ekimen honetan herriko sei ikastetxek eta beste hainbat taldek parte hartuko dute, batzuek egin dute eta gainerakoak datozen aste eta hilabeteetan arituko direlarik. Ingurumen udal Heziketa honetan, urtero, gutxi gorabehera 300 bat neskato-mutikok parte hartzen dute.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.24
Herriko ikastetxeek eta udalak, Debegesarekin batera, 2030 Agenda bultzatuko dute

Indarrak batuko dituzte Debabarreneko 2030 Eskola Agendari bultzada berria emateko
Imagen
13.05.24
Auzo-erkidegoetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazioari buruzko informazio-saioa

Hitzaldia astearte honetan izango da, 18:00etan, Debegesak Eibarren duen egoitzan
Imagen
22.03.24
Ermuak argiak itzaliko ditu bihar ordubetez, planeta zaintzearen alde

20:30etik 21:30era argirik gabe utziko ditu ilunean Orbe plaza, antzokia eta udaletxea