Ezagutu zaitez hobeto eta zure enplegu aukerak zabaldu
Hogeita hamar (30) urtetik beherakoentzat zuzentzen den ‘Gaztedi Durangaldea’ programak “Zure burua ezagutu eta enplegua lortzeko aukerak hobetu itzazu” jarduera zabaltzen du. 60 orduko planean datza, non parte-hartzaileek dituzten ahalmen eta gaitasunak ezagutu eta horiek sakonduko dituzten, enpresek lanpostu bat betetzeko xedez bilatzen dituzten konpetentziak zeintzuk diren ikastearekin batera. Hortaz, irtenbide laborala hobetzen lagunduko duen ezagutza prozesua da, abenduaren 10etik 21era bitartean, biak barne, gauzatuko dena goizeko 8:30etatik arratseko ordu 2 eta erdietarako ordutegian.
Kualifikazio zehatz batean heziketak izatearekin batera, enpresek gero eta gehiago, norbanakoarekin zerikusia duten gaitasunak eskatu eta bilatzen dituzte: besteak beste lidergoa izatea, talde-lanean jarduten jakitea, sormena, eta abar esaterako. Konpetentzia horiek gizakiok barne izan ohi ditugu, bainan horietan trebatzeko, azaleratzeko eta etekina ateratzen jakiteko ezagutza prozedura beharrezkoa izanen dugu. Gutariko edozeinek lan-munduratzeko eta aukerak hobetzeko berezko ditugun gaitasun edo ezaugarriak sendotu edo sakondu ditzakegu eta hain zuzen ere hori izango da programaren xede edo helburua.
Jarduera hau asetzen dituen enplegua bilatzeko baldintzak hobetu nahi dituzten 30 urtetik beherakoentzat da, bere heziketa edo lan egoera edozein izanda ere.
Jarduerak hiru zati bereizitu izanengo ditu:
1ngo. Modulua: hausnarketa tailerra.
- 1.1. Zer egiten dut hemen? zer espero dut esperientzi honetatik? Zertan izango zait lagungarri? Zeintzuk dira nire ahuleziak eta nire sendotasunak?
- 1. 2. Motibazioa eta jarrera
2. Modulua.- Trebetasun sozialak komunikaziorako
- 2.1. Komunikaziorako oztipoak.
- 2.2. Komunikazioa nola hobetu
- 2.3. Nola aurrera egin kritikari; gure iritzia eman, eta jarrera gogaikarri bat aldatzeko asertziozko moduan nola eskatu.
- 2.4. Aurrera egiteko moduak: asertziotasuna, agresibitatea, pasibotasuna.
- 2.5. Komunikazio-teknikak: hizkuntza, adierazpena eta komunikazio ez berbala.
3. Modulua: lanerako trebeziak.
- 3.1 Enplegu eskaintzak bereizten ikastea, lan-merkatuan txertatzeko portzentaje edo berme handiagoak eskaintzen dizkiguten sektorerantz zuzentzea bilaketa, gure trebezia, gaitasun, ezagutza eta beharretara moldatzen direnetara.
- 3.2 Curriculum Vitae eta aurkezpen-gutun eraginkorra landu eta prestatzea
- 3.3 Gure enplegu-eskaera nola helarazi: e-postaz, posta arruntaz, telefonoz edo eskura emanez. Enplegu-eskaintza bereiztea eta eskaerak erregistratzea.
- 3.4 Enpresaren lehenengo erantzuna. Trebetasun sozialak.
- 3.5 Nola prestatu hautaketa-prozesua.
Jarduera, abenduaren 10etik 21era bitartean –biak barne- eta 8:30etatik 14:00etarako ordutegian gauzatuko da. Plaza kopurua mugatua da, gehienez ere 10 pertsona. Izena-emateko idatzi jlorenzo@udalermua.net e-postara edo online fitxagia betez.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren