Pinudien osasun egoera aztertzeko bilera deitu du Basogintza elkarteak

10.12.18
Ingurumena

Euskadiko pinudiak –Gipuzkoan ugari, Bizkaian hainbat eta Araban gutxiago- gaixorik daude. Pinuek onddo batzuk dituzte, ''Mycosphaerella dearnessii'' eta ''Mycosphaerella pini'' izen botanikodunak. Horien eraginez, zuhaitzen orri edo azikulak behar baino lehenago erortzen zaie, arbola sikatzen joanez. Aurten eraginak iaz baino agerikoagoak dira. Azikulak udazkenaren amaieran eta udaren hasieran galtzen dituzte. Gaixotasunaren eraginez, zuhaitz-hedadura batean azikulak zonalde horixkak ageri dituzte eta punta gorrixkak. Ezaugarri horiengatik “banda hori eta banda gorri” izenordeaz adierazten da. Egoera kezkagarria da.

Bizkaiko Basogintza Elkarteak eskualdeen arabera bilera informatiboak antolatu ditu eta bazkideei dei egin die horietara bertaratu daitezen. Bileratan Bizkaiko pinudien osasun egoera nolakoa den eta horri aurre egiteko bideari buruz hitz egingo da. Durangaldean bilera Iurretan egingo da, datorren asteko asteazkenean –abenduaren 19an- herriko Kultur etxean, arratseko sei eta erdietatik aurrera. Bileran, Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasun Saileko, Eusko Jaularitzako eta Euskadiko Egurraren Elkarteko “Baskegur” ordezkari eta kideak izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
Energia Egunaren bigarren edizioa ospatuko dugu Ermuan

Urriaren 24ko larunbatean, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunean
Imagen
20.07.26
Ikastetxeek positibotzat jo dituzte ingurumen-hezkuntzako tailerrak, ikasturtea bukatzeanan

Jarduerek ingurunearekiko interesa pizten, sentiberatasuna areagotzen eta talde-lana indartze dutela deritzate