Dibertsioa eta zientzia Ermua iS TEAMen eskutik
Ermua iS TEAM proiektua, Ermuko Udalak FECYTekin (Zientziaren eta Teknologiaren Espainiar Fundazioa) lankidetzan garatua, abian izango dugu berriro ere abenduko hilabete honen amaieran. Azaroaren 2an eta 3an egindako lehenengo jardunaldien ostean, dibertsioz beteriko beste lau egun izango ditugu abenduan gure herrian.
Proiektu honen helburua zientzia, teknologia, ingeniaritzak, artea eta matematikak (STEAM gaitasunak deituak) hiritarrengana modu dinamikoan eta parte-hartzailean hurbiltzea da, batez ere gazteen artera. Horrela, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren kultura gizartean hedatu nahi da, eta aldi berean, dibulgazioko eta ikerketako jardunaldietan parte-hartze aktiboa bultzatzea.
Abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an esperimentu zientifiko dibertigarriak, hitzaldi interesgarriak eta tailerrak eskainiko dira Orbe Kardinala plazan eta Izarra Centre eraikinean. Ekimenen programa honakoa da:
- Abenduak 26, asteazkena: Ingeniaritza
- 10:00-10:30: Scribbling machines ikuskizun zientifikoa
- 11:00-12:00: TBKID hitzaldi zientifikoa
- 12:30-13:30: Gora agertokira! tailerra
- Abenduak 27, osteguna: Artea
- 10:00-10:30: Magia hurbiletik ikuskizun zientifikoa
- 11:00-12:00: Zientzia edo magia hitzaldi zientifikoa
- 12:30-13:30: Eszenatokian komunikazioa garatzen tailerra
- Abenduak 28, ostirala: Matematikak
- 10:00-10:30: Fraktal kooperatiboa ikuskizun zientifikoa
- 11:00-12:00: Math is in the air hitzaldi zientifikoa
- 12:30-13:30: Matematikak ukitzen tailerra
- Abenduak 29, larunbata: Mitoak desegiten
- 10:00-10:30: Mitoak desegiten ikuskizun zientifikoa
- 11:00-12:00: Partaideek badute zeresanik hitzaldi zientifikoa
- 12:30-13:30: Katering zientifikoa eta amaiera jaia
10:00etan hasten diren ikuskizun zientifiko guztiak Orbe Kardinala plazan izango dira (hilaren26ko Scribbling machines izan ezik, Izarran izango baita). Hitzaldiak eta tailerrak, aldiz, Izarra Centre eraikineko laugarren solairuan izango dira. Ikuskizunak eta hitzaldiak hiritar guztientzat irekiak eta publikoak dira; tailerren kasuan, ordea, 10 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta daude, eta saio bakoitza 40 partaidera mugatuko da.
Ekimen guztiak doakoak dira, eta ordubeteko tailerretan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea eskaera orri hau beteta eta Torreta Etxean aurkeztuta edo dl@udalermua.net helbidera bidalita.
Programa osoa eta jarduera bakoitzaren xehetasunak dokumentu honetan kontsultatu daitezke.
Katering zientifikoa
Ermua iS TEAM proiektuari amaiera borobila emateko, abenduaren 29an, larunbata, bukaerako jaia ospatuko da Izarra Centre eraikineko laugarren solairuan. 12:30etik aurrera, gaztetxoek katering zientifiko batean parte hartzeko aukera izango dute, eta bertan, herriko sukaldari baten laguntzaz, elikagai ezberdinak prestatzen ikasiko dute zientzia erabiliz, hala nola, nitrogeno likidoa. Esperimentuak egin ostean, emaitzak dastatuko dituzte, eta sorpresa bat janez amaituko dute festa.
Ermua iS TEAM egitasmoaren inguruko informazio guztia bere mikrositean ikusi daiteke.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren