Aparkalekuetan eta kaleko espazioetan gorabeherak eragingo tren obraren azken txanpak

11.01.19
Hirigintza

Ermuan burdin bidearen linea bikoitzeko eta tren geltoki berri eta irisgarria eraikitzeko lanek azken txanpan sartzear daude. Lana guztiak bukatu eta geltoki berria ehuneko ehunean gozatu aurretik deserosotasun bat edo beste jasan beharko dugu ermuarrok. Euskal Trenbide Sareak (ETSk) iragarri duenez urtarrilaren 30eko asteazkenean estazio berria erabiltzen hasiko da eta tren bagoiek bikoiztutako zatitik eta Izpilla mendi barrenetik joaten hasiko dira, tuneletik sartu eta Eitzan ateratzeko. Horren aurretik eta urtarrilaren 25etatik 29ra bitartean Donostia eta Bilbo hiriburuak lotzen dituen burdinbideko zerbitzuak gure herrian eten egingo dira eta garraioa autobusetan egingo da. Erakundeak afekzio eta eragin horien berri zehatza aldez aurretik luze eta zabal emango du zerbitzua eskaintzen jarraitzeko.

Burdin bidearen ibilbidea osatu eta geltoki berriko nasa bananduko dituen bideetako bat bukatzeko eta jardunean jartzeko hainbat espazio publiko erreserbatzea eta okupatzea ekarriko du materialak garraiatu, horien zama-lanak egin eta lanak gauzatzeko segurtasunaz, bai langileentzat nahiz herritarrentzat. Enpresek egun batzuetan egunez eta gauez lan egitea aurreikusita dute. Azken lan horiek direla eta, San Antonioko aparkalekua osorik okupatuko da, Izelaietako albo bat, Abeletxeko beste tarte bat eta trafikoa beste leku batetik bideratzea Iparragirretik –batzokiaren albotik- jarriatzeko autoek. Gorabehera guzti horien berriz aldez aurretik luze eta zabal emango dugularik. Adi egon.

Aurreikusi den Lan plangintza eta afekzio ezberdinak bart hizpide izan zituzten ETSko eta enpresetako teknikariek, Udaltzainek eta Bulego Teknikoki kideek eratutako koordinazio mahaian. Okupazio, afekzio eta gorabeherak (ikus pdf formatuko planoa) ondorengo egunetan egingo dira:

  • 1A.- Urtarrilaren 16an –asteazkenean- San Antonioko aparkalekua osorik okupatuko da maiatzeraino. Horren arrazoia bertan materiala pilatu eta behin-behineko izaeraz egin zen eta egun trenak erabiltzen duen zubi bidea eraitsi beharra. Burdinbide probisional horren elementuak kendu eta jaso egingo direlarik (katenaria, errailak, esku-barandak, euskarriak, eta abar…). Aparkalekua libre utzi eta beranduenik bueltatzea espero da maiatzaren 15erako, data hori aurreratu daitekeelarik lanak lehenago bukatzen badira.
  • 1B.- Apirilaren 15ean zubi bidearen ondoren eta hormaren alboan dauden 6 aparkaleku libre utziko dira, mendebaldean, egun etxolak eta materiala dagoen lekuan.
  • 2.- Urtarrilaren 24tik 29ra Izelaietatik kamioiak sartu eta irtengo dira eta eskuman (goranzko noranzkoan) ezin izango da autorik utzi.
  • 3A.- Urtarrilaren 23tik 25era, Abeletxe kaleko zatian aparkalekuak hartuko dira (Lomino etxeko aurrea). Autoak zirkulatu ahal izango dute Izelaieta eta Goienkalerantz.
  • 3B.- Urtarrilaren 25etaik 29ra Abeletxe kaleko zati hori okupatu eta itxi egingo da. Aukeran trafikoa nagusien egoitza ondotik gorantz Iparragirrera bideratuko, Batzoki albotik jaitsi eta Izelaietara jarraitzeko.

Urtarrileko azken ostegunean, 30ean, eguneko lehen tren unitatea –goizaldeko 6etakoa- estazio berritik pasako, burdin bideetako bat estreinatuko du –estaldura barnekoa eta etxeetatik hurbilen dagoena- segidan tuneletik segitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da