Treneko obren azken txanpari heltzeko S. Antonioko aparkalekua zerbitzuz kanpo

16.01.19
Hirigintza

Ermuan tren geltoki moderno berria eraiki, trenbidea bikoiztu eta saihesteko Euskal Trenbide Sarearentzat (ETSrentzat) lanean ari diren enpesek San Antonio auzoko aparkaleku osoa hartu dute gaurkoan, obraren azken txanpari heltzeko. Espazio hori maiatzera arte okupatuko da, aldi baterako prestatu zen eta trenak gaur egun erabiltzen duen zubi bide eraitsi eta material nahiz makineria pilatzeko. Enpresa esleipendunak gogotik lanean ari dira egunotan lanak errematzen joateko eta geltoki berria operatibo jartzeko xedez. Horretarako datozen bi asteetan hainbat lan egin behar dituzte burdin berrietako bat –beirazko estalpetik eta etxeetatik hurbilen dagoena- erabiltzen hasteko eta trenak Izpilla mendi azpitik joateko.

Euskal Trenbide Sareak (ETSk) iragarri duenez urtarrilaren 30eko asteazkenean estazio berria erabiltzen hasiko da eta tren bagoiek bikoiztutako zatitik eta Izpilla mendi barrenetik joaten hasiko dira, tuneletik sartu eta Eitzan ateratzeko. Horren aurretik eta urtarrilaren 25etatik 29ra bitartean Donostia eta Bilbo hiriburuak lotzen dituen burdinbideko zerbitzuak gure herrian eten egingo dira eta garraioa autobusetan egingo da. Erakundeak afekzio eta eragin horien berri zehatza aldez aurretik luze eta zabal emango du zerbitzua eskaintzen jarraitzeko.

San Antonioko aparkalekua okupatu eta gero aldi baterako burdin bidea desmuntatzen eta horren osagaiak erretiratzen hasiko da (katenaria, errailak, esku-barandak, euskarriak, eta abar…). Halaber, geltoki probisionala ere jasotzen hasiko dira, zonaldea obrak hasi aurreko egoerara bueltatzeko. Lanen plangintzan aurreikusita dagoenez, maiatzaren 15erako San Antonio aparkalekua herritarroi bueltatuko zaizkigu erabili dezagun, batez ere auzoko gidariek. Aipatu data aurreikusitakoa da, obren egoera eta betetzearen arabera aurreratu egin daitekeena.

Horrez gain, apirilaren 15erako zubiak banatzen duen eta goiko aldean geratzen den zatian 6 plaza libre utziko eta bueltatuko zaizkigu, ekialdeko zatian eta hormatik hurbilen dauden lekuan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko