Zuntz optikoa onuragarri etxe, aisialdi nahiz lanerako
Herriko hirugarren sektore eta zerbitzuetako establezimenduentzat duten eskaintza berezia luzatzea adostu dute Promosa sozietate publikoak eta ‘Adamo’ eta ‘Esanline’ telekomunikazioko operadoreak
Baldintza erakargarridun eskaintza herriko denda eta establezimenduentzat da, alta berria ematen nahiz dutena luzatzen dutenei aplikatzen zaielarik
Operadore biek hasieratik lanean daude udal zuntz optiko ultra azkar eta neutroan, azpiegitura horretan zerbitzuak eskainiz egun guztira bost enpresa daudelarik: Adamo; Esanline, Nubip, Orange eta Sarenet.
Promosa sozietate publikoak eta ‘Esanline’ eta ‘Adamo’ telekomunikazioko operadoreek udal zuntz optikoaren sarea ezagutzera eta herriko hirugarren sektoreko establezimenduetan zabaltzera emateko xede duen kanpaina luzatzea erabaki dute. Kanpaina hori bi hilabetez luzatuko da, otsailaren 28ra bitartean, ekimenak piztu duen interesari eta jasan duen harrera onari erantzuteko. Kanpainari esker ia berrogeita hamar bat bezero batzea edo bat eginik zeudenek lotuta jarraitzea lortu da. 35ek alta berri eman dute eta beste 12ik kontratua berritu eta luzatu egin dute, zerbitzuetako gremioari eskainitako baldintza hobeetara atxiki eta jauzia eginez. Kanpainak eskaintza bereziak eta hobekuntza proposatzen ditu jada abonaturik dauden establezimenduentzat eta baita alta ematen duten berrientzat. Ekimenari jarraiki bat egin dezakete ostalariek, dendariek eta baita bestelako zerbitzu anitzak eskaintzen dituzten establezimendu guztiek. Bete behar duten baldintza bakarra urte betean mantentzea da, hots baja eman gabe.
Ekimenaren oinarri elkarlanean jarduteko hitzarmena dago, helburu bikoitza lortzeko asmoz. Batetik, herriko zerbitzu establezimenduen esku puntako azken teknologiak jartzea, gurea bezalako 3.0 gizartearen beharretara moldatu eta dinamizazio edo modernizazioaren bidez laguntzeko. Bestetik, zuntz optikoko sarea herriko merkataritzan eta ostalaritzan zabaltzen eta sartzen laguntzea, zerbitzu aurreratuak eskaintzeko tresna izan daitekeelako, alderdi bien artean azpiegitura horren balioa azpimarratuaz. Ermuan dugun udak zuntz optikoko sareak posible eginen du balio handiko zerbitzu anitzak herritarrentzat nahiz enpresentzat eskaintzea, Interneterako sarbide oso azkarrekin. Sarera lotu eta horrekin bat egin duten establezimenduek horren berri ematen duen pegatina borobila (biniloa) jarrita dute atean edo erakusleihoan. Erakusgarri hori Izarra Centren ekintzaile gisa hasi zen ‘Mio’ (Make it Own) empresako kideen sormen eta diseinua da, bertan lanean gogotik jarraitzen dutelarik.
Izarra Centren eratu berri den ‘Mio’ (Make it own) enpresako kideek diseinatu dute biniloa
Kanpainari hasiera eman zitzaion urrian eta otsailaren 28ra bitartean eskaintza mantendu egingo zaie alta berria eman edo kontratua luzatzen duten establezimenduei.
Telekomunikazioko operadoreek hainbat eskaintza dituzte eta establezimendu bakoitzak erabaki beharko du bere beharrei zer erantzuten dion ondoen; telefono finkoa, eskukoa, datu asko aise eta azkar mugitzeko abiadura asko duen Internet edota TBa.
- Esanline: urtebetez 19,95 euroren truke 100mb-ko abiadurako Internet zerbitzua eta inolako mugarik gabe telefono finkora deiak egiteko eta 1.000 minutu eskukora deitzeko lineak eskaintzen ditu. Edo gauza bera, 23,95 euroren truke 300mb-ko abiadurako Internet zerbitzua eta inolako mugarik gabe telefono finkora deiak egiteko eta 1.000 minutu eskukora deitzeko lineak eskaintzen ditu.
- Adamo: zerbitzuko lehenengo lau hilabeteak doan eskaintzen ditu operatzaile honek, eta ondoren, Negocio Fast produktuko zerbitzu eta tarifak aplikatuko dira, hilero 50 euroren truke, BEZ gabe. Zerbitzu horrek deskargarako 1000mb eta igoerarako 300mb eskaintzen ditu, eta deiak barne dituen telefono finkoko linea bat.
Eskaintza horietako edozeinetan alta eman ahal izateko edo informazio gehiago eskuratzeko, dendari, ostalari eta establezimenduek 676 413 683 telefono zenbakira deitu dezakete, eta Oskarrekin harremanetan jarri.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren