Trenen zirkulazioa Ermuan eten egingo da larunbatetik asteartera geltoki berria zerbitzuan jartzeko

23.01.19
Hirigintza

Tren zerbitzua mantendu egingo den arren, Bizkaira segitzeko autobusa hartu beharko eta Gipuzkoara jarraitzeko Errotaberri geralekutik abiatuko

Urtarrilaren 30eko asteazkenean geltoki berrian, nasetako bat eta Izpilla mendi azpitik joateko burdin bide zati berria erabiltzen hasiko dira

Euskal Trenbide Sareak (ETSk) urtarrilaren 26tik 29ra bitarteko egunetan tren zirkulazioa Ermuan etenda egongo del airagarri du, geltoki berria zerbitzuan jarri ahal izateko azken lanak gauzatzeko. Bilbo eta Donostia lotzen dituen burdin bidea etenda geratuko da Ermuan eta zerbitzuan aldaketak egingo dira, hori mantentzeko. Bilborantz autobusez jarraitu beharko eta Donostiarantz joango diren unitateak Errotaberri geralekutik aterako. Bilbora jarraitzeko autobusak Gipuzkoa Etorbidea 6ko geltokian hartu beharko dira (Jator kirol zentroaren ondoan). Urtarrilaren 30ean estazio berri airekiko eta erabiltzen hasiko, tren unitatean nasetako batetik eta Izpilla mendi azpitik joango direlarik.

Donostiarantz joateko (Eibar-Mendaro-Deba) unitateak Errotaberri geralekuan hartu beharko dira.

Bilborako bidaiariek autobusez jarraituko dute. Larunbata eta igandeko (26 eta 27an) autobusek bidaiariak Etxebarriraino 8Kukullaga) eramango dituzte. Aldiz, astelehen eta asteartean (28 eta 29an), Ermutik Zaldibarreraino eta bertan trenera bueltatuko bidaiariak bakoitzaren helmugara arte edo, gehienez ere, Bilborarte.

Obrak gauzatzen ari den Aldi Baterako enpresa-elkartea eta kontrata ezberdinak buru-belarri ari dira lanean jomuga hori betetzeko eta azpiegitura berria jardunean jartzeko. Helburu hori lortzen dutenean, otsailetik aurrera, obraren azken txanpari helduko diote, lanan egin izan diren azken bi urte pasatxoetan erabilitako geraleku eta zubi-bide probisionalak erretiratzen hasiko direlarik. Guztia bukatutzat emateko oraindik asteak –hilabeteak- beharko badituzte ere, amaiera gero eta hurbilago dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko