Trenaren obrako ABEEak, ostiraletik asteazkenera arteko bost gauetan lan egingo du
Trenbidea bikoiztu, tunela egin eta geltokia berria egiteko lanen Aldi Baterako Enpresa-elkarteak (ABEEak) ostiraletik asteazkenera arteko bost gau jarraituetan lan egingo du -22 orduetatik hurrengo egunaren goizaldeko 6etara bitartean- azpiegitura berria jardunean jartzeko lanak egin ahal izateko. Lan horien artean, besteak beste, katenaria lerroa lotzea, kontrol zentroa lekuz eta bertako makineria lekuz aldatzea, komunikazio eta argindarraren sareak prestatzea geltoki berriko tornu, txartel- saltzaile eta besteko aparailuak jardunean jartzeko eta bestelako erremateen zerrenda luzea. Lan horiek guztiak beharrezkoak dira tren unitateak urtarrilaren 30eko asteazkenaren goizeko 6etatik aurrera ibilbide berritik ibil daitezen, Gipuzkoa Etorbideko etxeen atzetik eta ondotik pasa gabe. Lan horiek egiteko, ostiral gauetik trenen zirkulazio Ermuan eten egin da eta hainbat gorabehera izango dituzte bidaiariek, ordezko autobusak hartu behar edo Errotaberriko geralekutik abiatzea unitateak Donostiarantz. Ikus gorabeheren zehetasuna.
ABEEa osatzen duten enpresek gauez jarduteko baimena eskatu diote gure udalari eta egin beharreko lanek zonaldearen inguruan dauden etxebizitzetako bizilagunei sor diezaieketen eragozpenak gutxitu eta kontrolatzeko neurriak proposatu dituzte. Udal Bulego teknikoak eskaria aztertu eta baimendu egin du proiektua gauzatzeko “ezohiko neurria eta arrazoizkotzat jota”. Enpresek proposatu dituzten neurrien artean obraren gunean sortzen diren zaratak 15 minutuko tarteetan neurtzea dago. Neurketa horiek soinurik eta eragozpenik altuenak eragiten diren lekuan hartuko dira. Zarata estatuko nahiz erkidegoko legerian (Zarataren inguruko 37/2003 Legean, azaroaren 17koa, eta Kutsadura Akustikoaren inguruko E.Jaurlaritzaren Dekretuan, 2012ko otsailaren 10ekoa) aurreikusitako mailak aplikatuko dira. Azken horretan zarataren muga egunez –goiz eta arratsaldez- 65 dBAtan kokatzen du eta gauez 55 dBAtan. Balore horiei beste 15dBA gehitu behar zaie, Ermuan dugun bezalako kasuetan, trafiko azkar eta ugaria dugun errepidetik hurbil dauden guneetan.
Enpresek oharra prestatu eta banatu dute San Antonio, Izelaieta eta Gipuzkoa Etorbideko etxebizitzen artean, lan-aurreikuspena ezagutarazi eta eragin ditzaketen eragozpenengatik barkamena eskatzeko. Guztion jakin baitakigu, edozein zarata gauean areagotu egiten dela. Nolanahi ere, lanek horrela eskatzen dute eta baita tren zirkulazioa etetea, segurtasun arrazoiengatik.
ABEEak aldi-baterako zubi-bidea desmuntatzeko otsailean beste bi gauetan lan egitea aurreikusita eta eskatuta du
Aurkeztutako eskaeran gaueko orduetan -22etatik goizaldeko 6etara bitartean- egin beharreko bi mugarri zehazten dituzte enpresek:
- Ibilbide eta estazio berriak jardunean jartzeko: bost (5) gau, urtarrilaren 25etik 30era bitartekoak.
- Aldi-baterako zubi-bidea erretiratzeko: bi (2) gau oraindik zehaztu gabe daudenak. Nolanahi ere, lan hori otsailaren 4tik 15era bitartean egingo dela aurreikusita dago. Ezagutu ahal iragarriko dugu.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da