Estazio eta ibilbide berria zabaldu eta jardunean jarri du gaur ETSk, mugarria betez

30.01.19
Hirigintza

Euskal Trenbide Sareko (ETSko) trenek gaurtik Ermuan burdin bidearen zati, zubi-bide eta tunel berritik doaz, San Antonio auzotik Eitzara arte (Zaldibar) Izpilla mendi parajea lur-azpian eginez. Estazio berriaren nasan bidaiariak jaso eta uzten dituztelarik eguneko lehenen unitatea igaro denetik, jardunean jarri eta erabiltzen hasi baita gaur estreinakoz. Egunero Eibar edo Durangoko ikastetxe eta lantegietara doazen erabiltzaileek azpiegitura jardunean jartzea atseginez hartu dute. Tunela eta bide zati berria erabiltzean Durango-Matiko-Bilbo noranzkoan doazen unitateek bidaia laburtu egin dute bi minututan.

Obren ondoren, gaurtik geltoki moderno eta irisgarria izango dugu Ermuak, erdian 80 metro luze den nasa izanik. Halaber, irisgarritasun eta segurtasun gehiago izango da, lehenagokoa kurban zegoelako eta unitateetatik nasara zegoen tartea handiagoa zelako. Ermuan bizi dugun XXI. Mendeari dagokion bezalako azpiegitura eraikitzeko proiektu estrategiko honen barneko mugarri handi eta garrantzitsua bete du gaur ETSk.

Geltoki berria trenbidearen azpian kokatuta dago eta instalazio zabalak izanik. Nasara eskailera batzuen bidez edo igogailua erabilita igotzen da. Eraiki diren bi nasetatik momentuz bat erabiltzen ari dira trenek. Langile taldeak obrak egin bitartean erabilitako eta aldi-baterako geralekua desmuntatzen ari dira. Lan ezberdinek aurrera jarraituko dute udaberrira arte, oraindik hainbat gauza egiteke eta errematatzeke daudelako.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan