Informazio bilera Santa Ana auzoa eraberritzeko Plana azaltzeko
Ermuko Udalak hiritarren parte-hartze prozesu berri bat jarri du abian Santa Ana auzoaren hiri-berrikuntzako Plan Berezia burutu ahal izateko. Prozesu horren helburua auzoaren irisgarritasuna hobetzea da bi igogailu publikoren bitartez, eskailera eta arrapala mekanikoen osagarri gisa. Gainera, etxebizitza pribatuetan ere igogailuak jartzea aztertuko da, lur publikoaren erabilera erraztuz.
Erakundeak Santa Ana auzoko eta inguruetako (San Isidro eta San Roke kaleak) bizilagunen kontsulta ugari jaso ditu euren etxebizitzetan igogailuak jartzeari buruz. Horrela, auzoaren irisgarritasuna hobetzearen beharra agerian gelditu da, eta horregatik eratu da Hiri-Berrikuntzako Plan Berezia.
Hiritarren parte-hartze prozesu baten bitartez ezagutaraziko da Plana, eta bilera ezberdinetan horren edukiak eta bizilagunentzat izango dituen onurak azalduko dira.
Santa Anako, San Isidroko, San Rokeko eta Goienkale 12ko bizilagunekin egingo den lehenengo informazio bilera astelehen honetan izango da, otsailak 18, 19:00etatik aurrera Lobiano Kultur Guneko auditorioan. Astebete geroago, otsailaren 25ean, bigarren saioa burutuko da leku berean, baina entzuleak Santa Anako komunitateetako presidenteak izango dira.
Martxoa amaitu baino lehen Osoko Bilkurak Plan Berezia onartuko duela espero da, obrekin lehen baino lehen hasi daitezen.
Prozesua otsailaren 5eko Informazio Batzordean aurkeztu zen. Bideo osoa lerro hauen ostean ikus daiteke (3. puntua, 3:38 minututik aurrera).
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da