Hegoaldeko rocka Robby Peoples eta The Congressen eskutik

15.02.19
Kultura eta Gazteria

Rock eta blues ikuskizun berria izango dugu larunbat honetan, otsailak 16, Lobiano Kultur Gunean. Robby Peoples, erroak hegoaldean dituen rock maisuak, Ermuan geldialdia egingo du The Congress taldearekin batera, 20:00etatik aurrera kontzertua eskaintzeko.

Oxford, Mississippiko country blues tradizioetan ikasi zuen harmonika eta gitarra jotzen Robby Peoplesek. Bere jatorrizko musikaren berezitasuna, Whiskey Folk izengoitiz ezaguna, agertokian duen presentzia bitxia eta bere ahots urratua dira Tom Waits eta Joe Cokerren arteko maitasunaren seme moduan deskribatu dutenak. Shady Deal eta The Congress taldearekin kostatik kostara egin dituen biren ondoren, Denverren aurkitu du Peoplesek bere musika-egoitza, uraren erritmoa Rockiesei eramanez. Talde horrekin batera izango dugu bihar Ermuan.

Kontzertua 20:00etan hasiko da Lobiano Kultur Gunean. Sarrerak salgai daude 10 euroren truke aretoan bertan eta Kutxabanken webgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
26.12.25
Gabonetako Haur Parkeak bederatzi egunez irekiko du

Udal kiroldegian abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra
Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian