Santa Ana auzoa berritzearen inguruko informazio saio berriak

20.02.19
Hirigintza

Oraingo honetan, bilerak komunitateetako presidenteei zuzenduta egongo dira

110 pertsonak parte hartu zuten astelehenean Santa Ana auzoaren hiri-berrikuntzako Plan Berezia aurkezteko informazio bileran. Ermuko Udalak hiritarren parte-hartze prozesu berria jarri du abian bi igogailu publikoren eta etxebizitza pribatuetan jarriko direnen bitartez auzoaren irisgarritasuna hobetzeko.

Juan Carlos Abascal alkateak, Patricia Nespereira arkitektuak eta Ermuko Udaleko Hiri Alorreko teknikariek eman zizkieten azalpenak Lobiano Kultur Guneko auditoriora gerturatu ziren ehundik gora Santa Ana, San Roke, San Isidro eta Goienkaleko auzotarrei.

Erakundeak auzoko bizilagunen kontsulta ugari jaso ditu euren etxebizitzetan igogailuak jartzeari buruz. Horrela, auzoaren irisgarritasuna hobetzearen beharra agerian gelditu da, eta horregatik eratu da Hiri-Berrikuntzako Plan Berezia. Plan horri esker, eskailera eta arrapala mekanikoen osagarri gisa igogailu publikoak instalatu ahalko dira.

Datorren astelehenean, otsailak 25, Santa Anako komunitateetako presidenteekin bilerak egingo dira hiru txandatan: 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan. Etxebizitzetan kokatu ahalko diren igogailu moten arabera egin dira banaketak; izan ere, hiru igogailu mota aztertu dira, eta etxebizitza bakoitzari hobeto dagokionaren arabera bilduko dira presidenteak.

Martxoa amaitu baino lehen Osoko Bilkurak Plan Berezia onartuko duela espero da, obrekin lehen baino lehen hasi daitezen.

Prozesu osoa otsailaren 5eko Informazio Batzordean aurkeztu zen.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean