Presta itzazue mozorroak, hemen dira Inauteriak!

21.02.19
Kultura eta Gazteria

Astebete baino ez da falta 2019ko Inauterietarako, eta jada esku artean dugu Ermuko Udaleko Kultura Sailak osatu duen jaietarako egitaraua.

Cristobal Aguilo murtziarraren Beldurra kartel koloretsuak apaintzen du aurtengo programa -eta kartelak-. Jarduerak datorren ostegunean, otsailak 28, hasiko dira, Ostegun gizen deritzon egunean, oilarraren joko ezagunaren eskutik. 16:00etan hasiko da lehiaketa Orbe Kardinala plazan, eta horren ostean, Xaibor DJak diskofesta alaia eskainiko du gaztetxoentzat.

Ostiralean, Hartza Eguna ospatuko dugu, eta 18:30ean kalejira abiatuko da herriko plazatik.

Larunbata, martxoaren 2a, izango da Inauteri jaietako egunik osoena eta koloretsuena. 12:30ean hasiko da egitaraua, kuadrillen arteko kalejira-lehiaketaren lehenengo edizioarekin. Irulitxa txarangak ere parte hartuko du eguerdiko kalejiran, eta kuadrilla irabazlea 20:00etan jakinaraziko da. Ordura arte, baina, haurrak izango dira protagonista. 17:30ean txokolatada izango dute, 18:00etan erromeria TTR taldearekin eta 19:30ean mozorro lehiaketa. Gauean, 23:00etatik aurrera, Los40k prestatutako DJ jaiak girotuko ditu Inauteriak herritar guztientzat.

Azken jaieguna martxoaren 5a, asteartea, izango da, eta haurrentzako diskotekarekin hasiko dira jarduerak 16:00etan. La Baldufaren Zeppelin kale ikuskizuna izango dugu 18:00etan, eta Ustekabe txaranga herriko kaleetan zehar abiatuko da 19:00etatik aurrera. Jaiei amaiera emateko, Oihan Vega DJ ezagunak diskofesta eskainiko du 23:00etan.

Ekitaldi guztiak Orbe Kardinala plazan izango dira; euria egingo balu, aldiz, Aritzmendi pilotalekuan. Programa osoa, kartel irabazlearekin apaindua, lerro hauen ostean kontsultatu daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu