Kaltxangoko zonaldean hilabete eta erdiko desbideratzea ezarriko da

28.02.19
Hirigintza

Kaltxangoko irteera zaharra plaza eta berdegunean moldatzeko proiektua egiten ari den enpresak hilabete eta erdiko desbideratzea ezarriko du datorren astetik aurrera. Construcciones Morgak baimena eskatu dio Hirigintza alorrari hirigune barrutik Probaleku eta M. Valdespina kalearen bidez BI-3344 errepidera irteten den trafikoa desbideratzeko, Foto, Ocon, bertan dagoen kirol denda eta Valdespina kaleko 9. portalearen aurretik. Aldi-baterako desbideratzea izango da, hilabete eta erdi gutxi gorabehera iraungo duena, datorren astetik hasi (martxoaren 4-5ean) eta apirilaren 12ra bitartean luzatuko dena. Ibilgailuek jarraitu beharreko noranzkoa behetik gorakoa izango da –zerbitzuan izan eta erabiltzen genueneko kontrakoa-, gora iristean derrigorrez eskumara eta Kaltxangoko biribilgune berrira hartu beharko dugularik.

Desbideratzea erabili beharraren arrazoia lanak planifikazioaren arabera betetzen joatea eta orain dagoen irteera eta biribilgunearen arteko zatia baita ere lan egin ahal izatea dira. Horrela egin ezik, bidea behin eta berriz moztu egin beharko lukete langileek, irteera hori erabiltzen duten gidarientzat afekzio askoz handiagoa eraginez. Proposatu, probatu eta udal bulego teknikoarekin adostu den irtenbidea obra bukatzean ‘larrialdietarako pasabidea´ izango den eremua (eskaintzen dugun planoan gorriz pintatuta dagoena) da, kontrako noranzkoan. Desbideratzeari esker, obrak egiten ari diren gunea hesiez babestu eta gauzatu ahal izango dira, trafikoari eragin eta kaltetu gabe.

Obrako zuzendaritzak desbideratzeko hautatu duten bidearen baliagarritasuna probatu egin du ostalaritzako hornitzaile eta banatzaileek erabiltzen duten kamioiek arazorik izango ez dutela ziurtatzeko eta Bi-3344 errepidera ondo eta kontrako erreia inbaditu gabe ateratzerik dutela ziurtatzeko. Mankomunitatean hiri hondakin solidoak jasotzeko erabiltzen dituen kamio handiagoak ere ondo ibili ahal izango dutela probatu da. Desbideratzea behar bezala adieraziko da seinaleen bidez eta hori ezagutarazi guztiok jakinaren gainean egon gaitezen.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan