Abian da 2019ko Santixau jaietarako kartel lehiaketa

04.04.19
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udaleko Kultura Sailak Santixau jaietarako kartel lehiaketaren deialdia zabaldu berri du. Helburua 2019ko herriko jaietarako irudia izango den lana hautatzea da.

Lehiaketan parte hartzea librea da, eta nahi duen oro aurkeztu ahal da. Pertsona bakoitzak gehienez ere hiru lan aurkezteko aukera izango du, eta orijinalak eta beste inongo lehiaketatan saritu gabeak izan beharko dute. Lehiaketa honetan parte hartzen duten guztiek baldintza hori onartzen dutela aitortzen dute.

Lanen gaiak herriko Santixau jaiei erreferentzia egin beharko diete, eta nahitaez Santiagos 2019 Ermuko Jaiak esaldia agertu beharko da.

Edozein teknika artistiko onartuko da kartela burutu ahal izateko, eta neurri aldetik, gutxienez 45x30 zentimetro eta gehienez 65x40 zentimetrokoak izango dira. Lanak behar bezala bilduta eta euskarri zurrunean aurkeztu beharko dira, baita formatu digitalean ere CD edo USB batean. 2019ko Santixauetako Kartel Lehiaketa titulua jarriko zaio bilgarriari, eta barruan, gutunazal itxi batean, egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia sartuko dira.

Lanak Lobiano Kultur Gunean (Goienkale 10, 48260 Ermua, Bizkaia) entregatu beharko dira, posta arruntez edo aurrez aurre, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara bitartean. Obrak aurkezteko epea ekainaren 4an, asteartea, amaituko da.

600 euroko saria

Epaimahaia ekainaren 6an bilduko da erabakia hartu eta jakinarazteko, eta lan irabazlearen egileak 600 euroko diru-saria jasoko du. Kartelak jaietako programaren portada jantziko du.

Saritu gabeko lanak hilabete batez -epaimahaiak iritzia ematen duen egunetik kontatzen hasita- egileentzat eskuragarri izango dira berreskuratu ahal izateko. Behin epe hori igarota, lanen gain dituzten edozein eskubideri uko egiten diotela ulertuko da.

Ikus itzazu lehiaketaren oinarriak osorik lotura honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du