‘Ate irekien’ jarduera egingo du Ermuko Haurreskolak
Erkidegoa osatzen dugun hiru lurraldeetan ditugun Haurreskolak Partzuegoaren barne dauden zentroek ‘Ate irekien’ jarduera gauzatuko dute apirileko hilabete honetan eta datorren maiatzean zehar. Ekimenaren helburua haur jaioberri edo txiki txikiek dituzten familiei aukera eta erraztasunak ematea zentroak, horiek dituzten instalazioak, funtzionamendua eta bertako langileria ezagutzerik izan dezatela.
Ermuko Haurreskolak ateak zabalik izango ditu datorren asteko martitzenean, apirilaren 9an, eskolako ordutegia bukatu ondoren arratseko 6etatik 7etara bitartean. Herriko zentroak 6 gela ditu, lehen hirurak urte bete baino gazteago diren 24 erabiltzaileentzat eta, beste 3ak, urte betetik gora dituzten beste 39 umetxo edo erabiltzaileentzat. Ikastegia zabalik egonen da astelehenetik ostiralera goizeko 7:30etatik arratsaldeko 5etara bitartean. Ermuko Haurreskolaren telefonoa 943 17 64 31 da eta e-postontzia ermua.ermua@haurreskolak.es.
Bisita egitera bertaratzen diren familia guztiek haur heziketan diharduten profesionalak zuzenean ezagutzeaz gain, Partzuergoko filosofia eta zerbitzuen berri jasoko dute, zentro guztietan berbera baita. Bisitan argibide eta informazio guztia emango zaie, eta baita izan ditzaketen edozein zalantza argitu ere.
Lotutako albisteak
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko