Tren geltoki azpiko pasabidea zabalik eta desbideratze gomendatua, Bizkaia Etorbidea urbanizatzeko

25.04.19
Hirigintza

Ermuan geltoki berria egin eta trenbidea bikoizteko lanak azken txanpan sartu dira, proiektu osoa laster bukatzear baitago. ETSk kontrataturiko enpresek desbideratzea ezarri dute Bizkaia Etorbidean –zubi-bide azpiko zonaldean- erremate nahiz urbanizazio lanak egiteko. Trenbide azpiko pasabide berria bart arratsetik zabalik dago, Gipuzkoa Etorbideko eta Valdespina parkea lotuz, berdintasunaren pasealekutik. Hain zuzen ere, hori da enpresek proposatzen duten pasabidea, ‘Jator’ kirol zentroko autobus geltokitik aurrera moztuta izango baitute esaloia eta ingurukoak obra hasi aurreko egoerara bueltatu eta urbanizatzeko. Langileak atzotik jardunean dira, zonalde horretan erremateak egin eta proiektuari bukaera emateko xedez.

ABEEren aurrekuspenari jarraiki (Aldi-baterako Enpresa Elkartearen) desbideratzeak bi aste iraungo ditu, bart arratsetik maiatzaren 10eko ostiraleraino. Obra zuzendaritzak planoa erantsi du, non lan-gunea eta proposaturiko desbideratzea koloreekin markatu dituen. Enpresek herritarron laguntza eskatzen digute, lanak segurtasunez eta lehenbailehen egin ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko