Lomi-Power enpresaren behin-behineko aparkalekua itxita, laster eraikina eraitsi egingo delako
Ermuar eta bisitariok Lomi-Power enpresa ohian behin-behineko izaeraz aparkatzeko erabiltzen genuen gunea –Areitioko portuaren beheko aldean, BI-3344 errepidean eta Eibar-Donosti noranzkoan ezkerretara geratzen den- zonaldea itxita eta zerbitzuz kanpo geratu da aste honetan. Loiola promozioak bertan proiektua gauzatzen hasiko duelako 57 etxebizitza libre, trasteleku eta aparkaleku altxatzeko eta horiekin batera, tasaturiko beste 27 eta babes ofizialeko beste 18 etxebizitzarekin.
Zonaldea ixtearen arrazoia, maiatzean eraikina eraisten hasiko direla da, hondarrak atera eta lur-indusketa lanei hasiera emateko. Eusko Jaurlaritzako teknikariek orain aste batzuk izan ziren eremua ikuskatzen, lurra garbitu eta kutsadurarik gabe utzi dela frogatzeko. Ondoren, jaurlritzak aldeko ebazpena eman duenez, sustatzaileek jada, baimena dute eraikina lurreratzeko, orain udal lizentzia izapidetzen ari direlarik. Eraikina eraisteko lanak hiru hilabetez luzatuko direla aurreikusi da, segidan, lur-indusketari hasiera emateko.
Lanak maiatzarekin hasi daitezkeela aurreikusten da. Zonaldea itxi eta lanak hastearekin batera eragozpenen bat edo beste sortuko digu gunea erabiltzen genuenoi, hainbat baikinen udalerriko sarreran automobilak uzten genituenak. Udalak ere, erabiltzen zuen, garabiak kaletik altxatako autoak gordetzeko. Horiek horrela, eta eragin daitezkeen eragozpenei aurre egiteko, udal honek plazak gehiago atondu ditu Baldespina Markesaren aparkalekuan eta gaueko alokatzaileei ordutegia luzatu, Izarra Centre eraikin azpian ere aparkalekuak eskaintzearekin batera. Horrez gain, laster eta geltoki berriko lanak amaitu eta san Antonioko aparkalekua libratzea eta zerbitzuan jartzea espero dugularik.
Lotutako albisteak
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke