Asteburuan XLIV. eguna ospatuko du Txindurri dantza taldeak

30.05.19
Kultura eta Gazteria

Ermuko Txindurri Dantza eta Txistu Taldeak asteburu honetan ospatuko du urteroko “Txindurri Eguna”. Kultur elkarte honek 40 urte baino gehiago daramatza ospakizun hori antolatzen, eta aurtengoa ekainaren 2an hasiko da, larunbata. Dantza poteoak emango dio hasiera jaiari, 12:30etik aurrera Orbe Kardinala plazatik abiatuta. Festak arratsaldez izango du jarraipena, 19:00etatik aurrera, Ermuko Txindurri Taldeko helduen taldeen erakustaldiarekin. Jarraian, 20:00etan ohiko larraindantza egingo da plazan bertan. Hori amaitu ostean eta, 20:15eta, Kittu taldearen erromeriak alaituko du iluntzea eta gaueko lehen orduak.

Txindurri Egunaren XLIV. edizioak igandean jarraituko du, ekainak 2, 11:00etatik aurrera San Pelaio plazatik abiatuko den kalejira alaiarekin. 12:30ean, haurren eta gaztetxoen dantza erakustaldiaren txanda izango da Orbe Kardinala plazan. Gero, parte-hartzaile guztiak bazkari autogestionaturako bilduko dira 14:00etan, eta jaiari amaiera emateko, FUN&GO taldeak erromeria alaia eskainiko du 17:00etatik aurrera.

Programazio osoa esteka honetan kontsultatu dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin