Matrikula aldia zabalik ditu Helduentzako Eskolak

19.06.19
Hezkuntza

Ermuko Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Zentroak (HHI) 2019-2020 ikasturterako matrikula aldia ireki berri du aste honetan. Interesatuek zentroko bulegora –Teresa Murga eraikineko hirugarren solairura- joan daitezke izena ematera, ostegunean goizez 10etatik eguerdiko 12etara eta arratsaldez 6etatik 8etara bitarteko ordutegian. Edo bestela, Durangoko zentro koordinatzailera edo Ermuko bulegora deitu, telefonoak hurrenez hurren 94 6814253 eta 943 175030 direlarik.

Helduen Hezkuntzako zentro Iraunkorrak iragan astelehenean –ekainaren 17an- ireki zuen matrikula eta ekainaren 25era mantenduko. Durangon epea luzeagoa izanen da; ekainaren 17tik 27ra bitartean, biak barne, goizeko 10etatik 12etara eta arratsaldez 5etatik 7 eta erdietara bitartean, Laubideta 6, behea, helbideko bulegoan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailarenak diren HHI zentroetan irakasten dena ofiziala eta doakoa da. Zentro horietan eskolak egun osoan zehar ematen dira, goiz, arratsalde edo gaueko ordutegian, taldeak osatzen dituzten ikasleen interes eta beharrei egokituta.

Zentro horietan ikas daitezkeen ikasgaien zerrenda ondokoa da: hezkuntza autuan, oinarrizko irakaskuntzak I eta II. Maila; Bigarren Hezkuntzako graduatua euskaraz nahiz gaztelerazko taldeak (DBH). Aldiz, ez arautuko eskaintzan barne daude: atzerritarrentzako gaztelania, informatika, euskara, frantsesa eta ingelesa hizkuntzak, gehi bestelako hainbat jarduera. Argibide gehiagorako saka informazio gehiagoko lasterbidearen gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko