'Gurpilez hornituta ere', gozea eta egarria asetzeko balio

21.06.19
Gizartea

XIX. Jardunaldi Gastronomikoak azken txanpan sartu dira jada, baina oraindik asteburu ederra izango dugu aurretik gozatzeko. Izan ere, ekainaren 20tik 23ra, ostegunetik igandera, hain zuzen, Jaten emateko Furgoneten edo Food Trucken bigarren Kontzentrazioa izango dugu Orbe Kardinala plazan. Van sobre ruedas lelopean, Kaleko sukaldaritza ausarta dastatzeko aukera izango dugu, kalitate apurrik galdu gabe.

Ekintzak bart arratsean hasi ziren, 19:00etan, haurrentzako jolasen eskutik, eta kontzertuak eta garagardo dastaketarekin. Furgonetan Orbe kardinalaren plazan eta frontoian zehar banaturik daude. Postuek aulki eta mahaiak dituzte eta horrez gain, lasto fardelekin prestatutako guneak daude, ‘chill out’ eran, jarri eta patxadaz egoteko. Furgonetak jatordu oso bat betetzeko eskaintza zabala dute (parrilla, plantxa, okela, okela, barazkiak, natxoak, eta abar…) edarietan ere ugari ditugu, edonoren egarria asetzeko beste; gozoak edo postreak, kafea eta txokolatea, besteak beste…

Asteburuan zehar, egitaraua honakoa izango da:

  • Ostirala 21
    • 18:00-20:00 Haurrentzako musika jolasak Musicjamekin
    • 20:00-22:00 Umeentzako jolasak, “prestatu photocallerako osagarriak’
    • 20:30-21:30 Reginaren emanaldia
    • 22:00-23:00 Xtallin taldearen kontzertua, La Salve etxeak patrozinaturikoa
  • Larunbata 22
    • 12:00-14:00 Haurrentzako ekintzak. Sukaldaritza ingelesez Eibarko ‘Kids&Us’ akademiarekin.
    • 14:30-15:30 Psycho –TX taldearen emanaldia
    • 17:00-19:00 Haurrentzako musika jolasak Musicjamekin
    • 19:00-21:00 Umeentzako jolasak; ‘Literaria kalean’.
    • 20:30-21:45 marta Urionaren kantaldia
    • 22:00-23:00 Arhats taldearen kontzertua, La Salve etxeak patrozinaturikoa
  • Igandea 23
    • 12:00-14:00 Haurrentzako ekintzak, ‘orri markatzaileak’.
    • 14:30-15:30 Zuzeneko musika, Sabinen kontzertua, La Salve etxeak patrozinaturikoa

Food Truck Market jaialdi gastronomikoaren kartela

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu