Alerta laranja tenperatura altu iraunkorrengatik

26.06.19
Hiritarren Segurtasuna

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak alerta laranja ezarri du barnealdean ostegunera arte luzatuko den bero-uholdea dela eta. Gure herrian 37 eta 39 gradu arteko tenperatura maximoak espero dira gaur asteazkena eta bihar osteguna, eta ostiralean behera egingo duten arren, 32 gradu bero izango ditugu. Tenperatura minimoak, aldiz, ez dira 17 gradutik jaitsiko aste osoan zehar.

Bero-uholde honek eragin dezakeen arriskua dela eta, Osasun Sailak honako gomendioak luzatu ditu beroak izan ditzakeen ondorio negatiboak aurreikusi edo murrizteko helburuarekin:

  • Prebentzio neurri gisa:
    • Likido asko edan, batez ere ura, deshidratazio arriskua ekiditeko. Ez itxaron egarria izan arte zerbait edateko, eta ekidin alkoholdun, kafeinadun eta azukre asko duten edariak.
    • Jatordu arinak egin: entsaladak, gazpatxoa, frutak, berdurak…
    • Itxi leihoak eta jaitsi eguzkiak jotzen dituen pertsianak. Aprobetxatu bero gutxiago egiten duen uneak etxea aireztatu eta freskatzeko.
    • Arropa egokia erabili, zabala, arina, kolore argikoa eta transpirazioa errazten duena, oinetako eroso eta freskoekin batera.
    • Saiatu kalera ez irteten bero gehien egiten duen orduetan. Beharrezkoa bada, burua estali, eguzkitako betaurrekoak erabili eta itzalak bilatu.
    • Kanpoan kirola egiten baduzu, aprobetxatu bero gutxien egiten duen orduak.
    • Sekula ez zaitez gelditu edo ez ezazu beste pertsona edo animaliarik utzi aparkatutako eta itxitako ibilgailu baten barruan, nahiz eta itzalean egon.
    • Arreta berezia eskaini jaioberriei, haur txikiei, helduei eta bihotzeko gaixotasunak dituzten pertsonei.
    • Pertsona oso helduek, batez ere bakarrik bizi direnek edo zaintza behar dutenek, zailtasunak izan ditzakete babes neurriak hartzeko. Beraz, egunean behin behintzat bisita egin behar zaie, edo gizarte zerbitzuen laguntza eskatu.
    • Tenperatura altuekin lotura duten eta ordubete baino gehiago irauten duten sintomen aurrean -ahultasuna, nekea, zorabioak, goragalea…-, medikura jo.
    • Botikak leku freskoan mantendu; beroarekin konposizioa eta izan dezaketen eragina aldatu daiteke.
  • Larrialdi kasuetan:
    • Norbaitek intsolazioa jasan badu, eraman leku fresko batera, burua eta besapeak trapu hotz bustiekin estali eta eman edateko ura gatza eta bikarbonatoarekin.
    • Konorterik gabe badago eta botaka egiten badu, burua alde batera jarri eta arnasbideak libre utzi.

Gogoratu, edozein larrialdiren aurrean, deitu 112 zenbakira.

Lotutako albisteak

Imagen
28.07.26
TAO sistema zerbitzuz kanpo izango da abuztuan

Tiketik gabe aparkatu ahal izango dugu abuztuaren 1etik 31ra bitartean
Imagen
28.07.26
2026ko Santixau jaietan ez da gorabehera larri aipagarririk izan

Hiru pertsona atxilotutako izan dira, eta udalak eskertu egin du gehiengoaren portaera errespetuzkoa izatea
Imagen
25.06.26
Balerio, aldi baterako itxita egongo da

Osasungarritasun-arazoengatik eta errepikatu izan diren erabilera desegokiengatik