Erdikokale eta Orbe Kardinalaren plaza lotzeko lanak hastear dira

02.08.19
Hirigintza

Astelehenean hasiko dira Erdikokale Zeharbidea eta Orbe Kardinalaren plaza lotzeko eta urbanizatzeko lanak, pilotalekuaren eta frontisaren jarraian dagoen hormatik pasabidea zabalduaz. Horretarako beharrezkoa da Aranburu familiak izan zuen lehen zapata denda eta estankoa eraistea, frontoiari itsatsita dagoen Aldapakua baserria zenaren lur-zatiko zati batekin. Obrak hartuko ditu 244 metro karratuko azalera.

Lan hau indarrean dugun Hiri-antolamenduko Plan Orokorrean (HAPOn) aurreikusi eta jasota dago. Udalarentzat lehentasunezko xedea da zonaldea urbanizatzea eta hiriaren zati hori berreskuratzea, alde zaharreko hirigunearen bihotzean dagoelako. Hori gauzatzeko eta lurra eskuratzeko udala jabeekin negoziatzen jardun du. Erakundeak urbanizazio proiektua enkargatu zuen, zeina otsailaren 19an egindako Batzorde Informatiboan aurkeztu zen. Zehetasun guztiak aipatu batzordeko agirien artean dituzue, hasierako onespenaren txostena; proiektua eta egindako aurkezpena daudelarik.

Astelehenean proiektua gauzatzeko zereginei hasiera emango zaie, eremuan hesiak jarri eta eraikina botatzen hasita.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke