‘Jurassic World: El reino caído’ zintarekin amaituko da udako zine zikloa
Zazpi pelikula dibertigarri, hunkigarri eta animatuz girotutako zazpi gauren ostean, gaur amaituko da udako aire zabaleko zine zikloa. Aurtengo denboraldiari agur esateko, zortzigarren eta azken zinta izango dugu ikusgai: Jurassic World: El reino caído. 12 urtetik aurrerako pertsonei zuzendutako pelikula da, eta gaur asteazkena 22:00etatik aurrera emitituko da Orbe Kardinala plazan. Eguraldiak okerrera egingo balu, proiekzioa Santiago Apostoluaren elizako aterpeetara mugituko litzateke. Beti bezala, sarrera librea eta doakoa da.
2018. urtean estreinatu zen Jurassic World: El reino caído, eta Juan Antonio Bayona Bartzelonako zuzendari ospetsuaren azken lana da (Lo Imposible, El Orfanato eta Un Munstro Viene a Verme zuzendu ditu, besteak beste). 2015. urtean Jurassic Park saga ezaguna berpiztu ostean, pelikula honek jarraipena ematen dio historiari, Bryce Dallas Howard eta Chris Pratt aktoreak protagonista direla.
Sinopsia
Sumendi baten erupzioak Nublar uhartean geratzen diren dinosauroak arriskuan jartzen ditu. Jurassic World parke tematikoa desagertu zenetik, urteak daramatzate bertan, noraezean. Claire Dearing parkeko gerente ohiak Dinosauroak Babesteko Taldea eratu berri du, eta horien salbatzea izango da elkartearen helburu nagusia. Uhartera bueltatu eta dinosauro batzuk erreskatatzeko aukera eskaintzen diotenean, Owen Grady parkeko langile ohi eta dinosauroen entrenatzailearengana joko du Clairek. Bien artean, dinosauroen desagerpena ekiditen saiatuko dira.
Lotutako albisteak

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du

Beatriz Gamizek aurkezpenean tokiko kolektiboen inplikazioa azpimarratu du eta bizikidetza, askatasuna eta errespetua eskatu ditu jai inklusibo eta seguruez gozatzeko

Ekainaren 27 eta 28ko ostiral eta larunbatean ospatuko da, Martxoak 8ko plazan eta Betiondon