Papereko nahiz euskarri digitaleko gazte irakurketa taldeetan izena emateko epea zabalik
Udal Liburutegiak 9 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzako irakurketa talde bitan parte hartzeko izen-emate epea ireki du. Gazte talde berari zuzentzen diren bi talde izan arren, materialaren euskarria izango dute bereizitasun nagusia: tradizioari jarraiki papera edota edukiak euskarri digitalean irakurri eta lantzea.
Ohiko paperean irakurtzea
Lehenengo taldeak, edukiak paper euskarrian irakurri eta landuko ditu. Talde honen helburua euskaraz nahiz gaztelaniaz irakurtzea atsegin duten lagun taldea sortzea da. Ipuinak, komikiak, olerkiak edo istorioak irakurri ondoren guztion artean komentatuko dira. Gainera, sormenarekin eta literaturarekin zerikusia duten beste ekintza batzuk gauzatuko dituzte.
Lan saioak Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara izango dira. Lehenengo hiru saioen datak urriaren 16an, azaroaren 13an eta abenduaren 11n izango dira. Saio gehienetan euskarazko liburuak hizpide izango dira eta gainerakoetan gaztelaniazkoak. Hiru lehenengo saioetarako aurreikusitako irakurgaiak “Txinara bidaia” (BeKa), “Melodía en la ciudad” (Benjamín Lacombe) eta “Gregorio Katarrino” (Juan Kruz Igerabide) tituluak dira.
Ekimena gidatu eta dinamizatuko du, Onintze Goitiz idazle eta ipuin kontalari bilbotarrak.
Irakurketa talde honetan parte hartu ahal izateko, izena eman beharko dute interesdunek irailaren 27a baino lehen. Horretarako hiru aukera izango dituzte: Liburutegian bertan inskribatu honako datuak emanez: izen-abizenak, bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, ikastetxea, telefono zenbakia eta ama edo aitaren helbide elektronikoa. Izen ematea emailez ere egin ahal izango aipatutako datuak biblioteca@udalermua.net e-postara bidaliz edo telefonoz 943 17 92 12 zenbakira deitu eta emanez. Plazak mugatuak direnez zozketa bidez esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek nahiz aurreko ikasturtean parte hartu ez dutenek. Onartuen zerrenda Liburutegiko mikro-sitean urriaren 2an, asteartea, iragarriko da.
Euskarri digitalean irakurtzea
Talde horretaz gain, gaztetxoentzako irakurketa talde digitala ere antolatu du. Goian aipatutako adin tarteko neska-mutilei zuzendua dago (9, 10 eta 11 urte), eta bere helburuak irakurketa aktibo eta sormen-dinamiken bitartez, eta betiko jarduerak eta teknologia berrienak baliaturik, sormena, auto-kontrola, auto-estimua, enpatia, gaitasun sozialak eta batez ere auto-motibazioa bizkortzea eta sendotzea.
Saioetan, parte-hartzaileek tableta bana izango dute eskura, liburutegiak eskainita, ekintza desberdinak burutu ahal izateko. Askotariko ipuinak eta esperientziak izango dira bidaide. Modu zabalean landuko da beraz irakurketa (testuala eta ikus-entzunezkoa), istorioek gugan izan dezaketen magia eraberritzeko eta suspertzeko.
Irakurketa talde digitala larunbat goizetan bilduko da, ordu eta erdiko saioetan, 10:30etik 12:00etara, eta Fernando Morillo idazleak gidatuko ditu. Aurreikusitako datak urriaren 19a, azaroaren 9a eta abenduaren 14a dira.
Irakurketa talde honetan parte hartu ahal izateko, izena eman beharko dute interesdunek urriaren 11 baino lehen. Horretarako hiru aukera izango dituzte: Liburutegian bertan inskribatu honako datuak emanez: izen-abizenak, bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, ikastetxea, telefono zenbakia eta ama edo aitaren helbide elektronikoa. Izen ematea emailez ere egin ahal izango aipatutako datuak biblioteca@udalermua.net e-postara bidaliz edo telefonoz 943 17 92 12 zenbakira deitu eta emanez. Plazak mugatuak direnez zozketa bidez esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek nahiz aurreko ikasturtean parte hartu ez dutenek. Onartuen zerrenda Liburutegiko mikro-sitean urriaren14an, astelehena, iragarriko da.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean