Estreinuko filmen sorta: ‘Jesús’; ‘El cuento de las Comadrejas; ‘Padre sólo hay uno’ eta ‘El Rey León’ 3D

10.09.19
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak zineko lau filma berri edo estreinakoak dakarzkigu aste honetan. Hilero bezala, eskuragarri dugu hileko zine bonoa, zineklubeko eta zine komertzialeko saioetara joateko aukera ematen diguna, pelikula bakoitzeko 1,5 euro baino gutxiago ordainduta. Iraileko bonoak 15,6 euroko prezioa du 12 zintaren truke, eta Lobiano Kultur Gunean edota Ermua Antzokiko leihatilan eskuratu ditzakegu.

Asteko programazioari hasiera emanen dio osteguneko zineklubak. Emanaldi horretan Hiroshi Okuyama zuzendariaren ‘Jesús’ tituluko zinta japoniarra ikusi ahal izango dugu. Drama bat da, iaz estreinaturikoa eta 75 minutuko iraupena duena. Donostiako jaialdian errealizatzaile berrien saria eskuratu zuen. Sinopsiak honakoa jasotzen du: Yura gaztearen familiak Tokio hiriburua utzi eta amonarekin nekazal giroko herri elurtura bizitzera oaten dena. Gazteak ikastetxe berrira moldatzeaz gain otoitz egiten ere ikasi beharko du, kristau ikastetxea delako. Egun batean, otoitz egiten zegoenean begien aurrean Jesus txiki bat agertzen zaio. Yurak desiratzen duen guztia Jesusi eskatu eta egi egiten zaionez, Jaungoikoarengan sinesten hasiko da. Ostegun arratsean, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertzialaren unea larunbatean hasiko, arratsaldeko zazpi eta erdietan Juan José Campanella zuzendari argentinarraren ‘El cuento de las comadrejas’ ikusteko parada izanik. Aurtengo komedia da, ukitu beltzak dituena eta drama eta intrigaren osagaiak ere uztartzen dituenak. Sinopsian jasotzen denez Mara Ordaz zineko izan ohia da, azken urteotan bere urre garaiki hiru lankiderekin bizi dena algara eta sarkasmo artean. Bere bizitzaren azken txapen dagoen Pedro de Cordoba aktorea; Martin Saravia zorterik gabeko gidoilaria eta Norberto Imbert zuzendari zaharra. Laukotea edozer egiteko prest agertuko da bizi diren etxe handi eta dotorea mantentzeko, iritsi berri diren bi gazte mehatxutzat hartuta. Filma hau ikusteko aukera izango dugu esan bezala larunbat arratsean, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Bigarren proposamen komertziala, Santiago Segura zuzendariaren ‘Padre no hay más que uno’ tituluko luzemetraia da. Hau ere aurten aurkeztutako filma da, berri berria. Aktoreen artean ondorengo aurpegi ospetsuak ditugu: Santiago Segura, Toni Acosta, Silvia Abril, Leo Harlem, Anabel Alonso eta Pepa Charro. Sinopsian jasotakoaren arabera, Javier lau urtetik hamabira bitarteko bost seme alaba gaztetxoen aita da. Ez da inondik inora seme-alabez eta etxeko zereginez arduratzen, senarra baino koinatua ematen duelarik. Egun baten emakumea astebeteko bidaiara joango da eta bakarrik utziko du boskotearekin. Bizitza kaosa bihurtuko zaio. Filma hau larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.

Azkenik, haur eta gazteen igande arratseko 5etako emanaldian, animaziozko ‘El Rey León’ 3Dn ikusi ahal izango dugu, John Favreau zuzendariak sinaturiko lana. Disney faktoriaren azkenetakoa da, oihaneko bizitzaren drama eta abenturetan murgilduko gaituena.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan