‘Erase una vez en… Hollywood’, asteburuko zine egitarauko izarra

17.09.19
Ermua Antzokia

Gustu guztietarako lau zinta berri aurkeztuko dizkigu Ermua Antzokiak aste honetarako. Egitaraua ostegunean, irailak 19, hasiko da zineklub saioaren eskutik, eta bertan ikusgai izango dugu La casa de verano film frantziarra. Anna alabarekin batera egun batzuk pasatzera joango da oporretan Kosta Urdineko etxe handi batera. Bertan, bakarrik egoteko tartea topatu beharko du, bere hurrengo filmerako gidoia idatzi ahal izateko. Horretarako, familia, lagun eta langileengandik ihes egin beharko du. Barreen, amorruaren eta sekretuen atzean, menpekotasunezko, beldurrezko eta desiozko harremanak ezkutatzen dira. Azkenean, inguruko soinuak entzuteari utzi eta norbere izatearen misterioari aurre egiteko unea iristen zaie pertsona guztiei. Valeria Bruni Tedeschi zuzendariaren lana da komedia dramatiko hau, eta 20:30etik aurrera emitituko da azpititulatutako jatorrizko bertsioan.

Asteburu honetako zine komertziala larunbatean hasiko da, 19:30ean, La biblioteca de los libros rechazados filmaren lehenengo emisioarekin. Remi Bezançonek zuzendu du Fabrice Luchini eta Camille Cottin protagonista dituen umorezko eta intrigazko drama. Editore gazte batek eleberri bikain bat aurkitzen du, duela bi urte hildako Henri Pick sukaldariak idatzia. Haren alargunaren hitzetan, Pickek ez zuen sekula libururik irakurri, eta bizitza osoan idatzi zuen gauza bakarra erosketa zerrenda izan zen. Eleberriak salmenta arrakastatsuak izaten dituenean, literatur kritiko eszeptiko eta burugogor batek Picken alabarekin bat egingo du, misterioa argitu nahian. La biblioteca de los libros rechazados igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean ere ikusgai izango da.

Asteburuko bigarren film komertziala Quentin Tarantinoren azkenengo pelikula izango da, Erase una vez en… Hollywood. Zuzendari estatubatuarraren bederatzigarren lanak Brad Pitt, Leonardo DiCaprio eta Margot Robbie aktore ospetsuak ditu protagonista. Los Angeles, 1969. urtea. Guda hotza, Richard Nixon boterera iristea, hippie mugimendua, maitasun librearen aroa, Woodstock, gizakia ilargira iristea… Testuinguru horretan, Rick Dalton, maldan behera doan telebistako western saioetako aktorea, eta Cliff Booth bere lagunik onena eta akzioko sekuentzietako doblea ezagutuko ditugu. Aldaketa haizeak bizi diren Hollywooden euren bidea egiten saiatuko dira biak. Euren lekua bilatzen duten bitartean, Sharon Tate aktorearekin topo egingo dute; izar berri hau aurreko urtean Urrezko Globoetarako izendatu zuten. Erase una vez en… Hollywood larunbatean 22:00etan eta astelehenean 19:30ean eskainiko da.

Haurrentzako saioari dagokionez, igandean 17:00etan hasiko da Toy Story 4 3Dn. Josh Cooleyk zuzendu du pantaila handiko jostailu animatu ezagunenen laugarren atala. Woodyk beti argi izan du zein den bere xedea eta lehentasuna munduan: bere jabea zaintzea, Andy nahiz Bonnie izan. Baina Bonniek Forky, berak egindako jostailu berria, bere gelara ekartzen duenean, abentura berri bati hasiera emango diote. Horrela, lagun zahar nahiz berriek mundua zeinen handia izan daitekeen erakutsiko diote Woodyri.

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan