‘Rojo’; ‘Quien a hierro mata’ eta ‘Mascotas 2’ filmak ikusteko aukera izango Ermua Antzokian asteburuan

24.09.19
Ermua Antzokia

Antzokiaren iraileko zine programazioak bereak egin du. Laugarren eta azken aste honetan programaturiko azken lau tituluak ikusi ahal izango ditugu. Eskaintza ostegunean hasiko du zineklubak, ‘El despertar de las hormigas’ tituluko filma berriarekin, aurtengoa baita. Costa Rica eta Espainiaren artean ekoizturiko lana da, Antonella Sudasassi Furniss idatzi eta zuzendu duena. 94 minutu irauten duen drama da, emakumea aintzat hartu eta bere eskubideak aldarrikatzen dituena. Isa jostuna da familiarekin Costa Ricako herri txiki batean bizi dena. Alcide senarrak hirugarren seme-alaba edukitzea eta mutikoa izan dadila nahi du. Emazteak aldiz ez du haurdunaldirik ez hirugarrenik nahi. Lanari eutsi eta alaba birekin nahikoa duela deritzo. Senarrak ez du emaztearen iritzia aintzat hartzen, bere desioari eutsiz. Isak orain arte ez du inoiz kolokan jarri familian izan duen rola. Oraingoan bere nahiari eusteko, behar bada, gauzak aldatu beharko direnaz jabetzen da. Ermua Antzokian, ostegunaren arratseko zortzi eta erdietatik aurreral

Zine komertzial eta estreina berrien txanda larunbatean iritsiko da. Ikusi ahal izango dugun lehen filma argentinarra da eta ‘Rojo’ tituluduna, zeina Benjamin Naishtatek idatzi eta zuzendu duen. Izatez trhillerra da, zine beltzaren dramaren ukituak dituena. Herrialde hartan 70. hamarkadan bizi izan zuten diktadurako pasarteak kontatzen ditu. Gizon arraroa herri txiki batean agertzen da. Bertako jatetxe batean eta arrazoi garbirik gabe, bertako abokatu ospetsua kolpatzen du. Bizilagunek abokatuaren alde egin eta herritik kanporatu eginen dute. Claudio abokatu eta Susana emaztea etxeranzko bidean doazela, ezezaguna tarteratzen zaie mendeku bila. Abokatuak aurre egin eta atzera bueltarik gabeko bidea –heriotza, sekretu eta isiltasunena- hartuko du. Filma hau larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera ikusteko parada izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena, estreinu atera berria da. Paco Plaza zuzenduriko ‘Quien a hierro mata’ tituluko ekoizpen espainiarra. Hau ere thrillerra da, narkotrafikoa eta mundu horren barneko mendekuen kodeak kontatuko digunak. Aktoreen artean eta besteak beste, ondorengo interpreteak ditugu: Luis Tosar, María Vázquez, Tania Lamata, Ismael Martínez, Pablo Guisa Koestinger eta Dani Currás. Galiziako kostaldeko herrixka baten Mario bizi da, gizon zuzena. Herriko nagusien etxean lan egiten duen erizaina da, bertako guztiek estimatzen dutelarik. Lurralde haietako narko nagusi eta ezagunena, Antonio Padin izenekoa, egoitzara iristen da, kartzela utzi berri. Mario etxean bezala sentitzeko ahaleginak egiten ditu. Padinen seme Kike eta Toño negozioaren buru dira. Narkotrafikoko ekintza bat gaizki atera eta poliziak Toño harrapatu eta espetxeratzen du. Horren ondorioz, Kolonbiako hornitzaile batekiko zor handia izango du familiak. Toñoren asmoa da bere aitak zorra gain hartzea eta erizainarengana joko du, konbentzitu dezala eskatzeko. Mariok aldiz, bere plan propioak ditu. Aktore protagonista dira Luis Tosar eta Maria Vazquez. Luzemetrai hau larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko parada izanen dugu.

Astebururako eskaintza igandean agortuko da, haur eta gazteentzako emanaldiarekin. Arratseko 5etan marrazki bizidunetako ‘Mascotas 2’ titulua ikusi ahal izango dugu, 3Dn. Max txakurra eta bere lagun Gidget, Chloe, Mel, Luke eta Pompon maskota taldeak bizi dituzten sekretu nahiz abenturak ikusi ahal izango ditugu horiek jabeak etxean ez dauden uneetan. Dibertigarria eta familia guztiarentzat aproposa.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan