‘Los teloneros del chocolate’ ostiral honetan Ermua Antzokian

16.10.19
Ermua Antzokia

La Red Teatro konpainia eibartarrak Los teloneros del chocolate antzezlana aurkeztuko du, Juanma Cano, Maite Lorenzo eta Karmele Etxeberria aktoreak eta Eibarko Koro Gaztea protagonista dituena.

Aktore bikote bat, gizon eta emakume, antzerki konpainia afizionatu bateko kide bakarrak dira. Euren pieza txikiak entseatu ahala, jendearen txaloekin amets egiten dute, baina aldi berean, besaulki-patio bati aurre egiteko beldur dira. Entsegu eta entsegu artean, antzerkiarenganako maitasuna azaltzen da, baita eszenatokietara igotzeko duten grinaren jatorria ere.

Los teloneros del chocolate umore handiko musika ikuskizuna da; baita antzerkiarenganako eta Ermuarenganako maitasun ariketa ere. Egunotan kulturak dituen zailtasunak ageri-agerian uzten ditu antzezlanak, baina edozer gertatuta ere, antzerkia beti garaile ateratzen da.

80 minutuko iraupena du lanak, eta ostiral honetan, urriak 18, 22:15etik aurrera izango dugu ikusgai Ermua Antzokian.

Sarrerak 8 euroren truke daude salgai Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian