Folk zaporedun blues emanaldia Blues Whale taldearen eskutik

17.10.19
Kultura eta Gazteria

Lobiano Kultur Guneko jazz eta blues zikloak Blues Whale talde zaragozarraren emanaldiarekin jarraituko du larunbat honetan. Laukoteak 4birds bere bigarren diskoa aurkeztuko du zuzenean.

2012an sortu zuten Pepe Vazquezek, Roberto Artigas "Bob Handia"-k, Apolo Ruiz de la Hermosak eta Juan Millanek, eta Blues Whalek estilo propioa eraikitzen du, oso pertsonala, bluesaren eta sustrai amerikarreko musikaren esentziak sortutako zimenduen gainean. Taldeak 2015ean grabatu zuen lehen diskoa, Double side mojo, blues tradizionalenaren eremura zuzen joanez eta generoko figura handiak omenduz.

Duela hilabete argitaratutako estudioko bigarren lanarekin, hamabi konpaseko blues zorrotzenetik nabarmen aldentzen diren jatorrizko hamar konposizio bikainekin itzuli dira, eta folkari, countryari eta sustraiko beste musika batzuei askoz ere keinu helduagoak egiten dizkien ekoizpen batera hurbiltzen gaituzte. Hori guztia, eskarmentu handiko talde baten zigilu pertsonala mantenduz beti.

Zuzenean, Blues Whalek aretoetan eta jaialdietan emandako sei urteko kontzertuen bilduma darama bizkarrean. Musikaren kontzeptua hazi egin da, taldearen sonoritatea zabalduz, eta elektrikoan zein akustikoan, soinu paleta aberatsa eta zabala da.

Larunbat honetan, urriaren 19an, taldeaz gozatzeko aukera izango dugu Lobiano Kultur Gunean 20:00etatik aurrera.

Sarrerak 10 euroan daude salgai aretoan bertan, BBKren orotariko kutxazainetan eta Kutxabanken webgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian