Partaide asko bildu dira 'Azterkosta 2019', ebaluazio jardunaldian
Deba kostaldeko ekosistema eta ura azken urteetan egoera onean mantentzen dira. Horrela, ondorioztatzen da Azterkosta 2019 ekimenaren hasierako balorazioan parte hartu duten landa lan eta azterketaren arabera. Ermuko bost ikastetxeetako ikasle ermuarrek ostera ere parte hartu dute urriaren 30eko asteazkenean Debako Santiago hondartzara egindako txangoan, Ingurumen Heziketarako udal Eskola eta Tailerren baitan. Kostaldea behatzen eta horren hainbat elementuren datuak biltzen diharduen ekimenak hogeita zortzigarren urteurrena bete du, hortaz ibilbide oparo eta kontutan hartzeko bezalakoa.
Jardunaldia Diego Mendozak zuzendu du, ingurumena heziketan hogeita zazpi urtez jardun duen Isabel Prietoren lekukoa hartu duen teknikariak
2019ko Azterkosta ekimenak eguraldia lagun izan du: goiz argia, hotz-bero atsegin eta epela, haize leunaz euririk gabe eta itsas behera oso baxua izan da eta partaidetza altuarekin batera ezaugarri nagusiak. Ia ehun eta berrogeita hamar pertsonek parte hartu dute Debara egindako txangoan, -ikasleak, hamar bat irakasle, Juan Carlos Abascal alkatea, eta herri-lanetako Rosa Mª Cid alkateordeak-. Edizio honetan galdetegi eta material berberak erabili dira. Ikastetxeetako kideek trenez bidaiatu dute Debara, udal ingurumen zinegotzigoak ETSrekin akordioa egin eta joan-etorriak ordaindu dituelarik. Hainbat esperimentu gauzatu dituzte, ikasleei gehien gustatu zainenak. Hainbat parametro kontsideratu eta neurtu dira itsasoko ura oinarri harturik: uhertasuna, nitrato eta fosfatoen kopurua, tenperatura edo uretan dagoen oxigeno maila, besteak beste. Parte hartu duten ikasleak hainbat taldetan banatu dira landa lana egiteko, horiek bildutako datuekin txosten orokor bat prestatuk, zeina Eusko Jaurlaritzara bidalik oden, bertatik ‘Coastwach’ programa europarrari helarazteko.
Ikastetxe parte hartzaileek: LH Ongarai CEP, Eskolabarri, LH San Lorenzo, San Pelayo eta Anaitasuna Ikastola
Beste urte batez, kostaldearen egoera zein den aztertu dute, animali eta landarek identifikatzen jardun dute. Talde parte-hartzaileek landa lana egitean ingurunearekin harremanetan jartzen dira, hori xehetasunez aztertuz eta galdetegi bat beteaz, non taldeari egokitutako itsas ertzeko zatiaren ezaugarri orokorrak jaso duten, bertan bizi diren organismoen eta izan daitezkeen arazoak agerraraziz. Ikasle eta partaideek ongi prestatuak joan dira, argazki kamera, prismatiko, ontzi, ur oinetako eta arropekin jantzita.
Udalerrian ditugun Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek parte hartu dute: LH Ongarai CEP, Eskolabarri, LH San Lorenzo, San Pelayo eta Anaitasuna Ikastola.Hautatu gainean lasterbideari jarraiki edukia leiho berri batean ireki eta ikusteko
Goiz horretan joandako taldetik hainbat kide elkarrizketatu ditu Eibar Irrati eta SER Kateko kazetari eta kide den JuanMa Cano ermuarrak. Lerro hauen azpian uzten dizuegu, emititutako elkarrizketa. Horretan, Diego Mendozaren hitzez gain, Abascal alkatearen, eta beste Sallabente ikastetxeko Unai eta Maider ikasleen hitzak entzun ahal izango dituzue.
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko