STEAM Zaletasunak proiektua aurkeztu du Ermuak ehun bat parte-hartzaileren aurrean

05.11.19
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udalak eta Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkarteak STEAM Zaletasunak proiektua aurkeztu dute pasatu den ostegunean, urriaren 31n. Ermua BHIko ia ehun ikasle eta irakaslek gainezka bete zuten Izarra Centreko auditorioa, eta horiek izango dira datozen hilabeteetan ekimen honetan parte hartuko duten pertsonak.

Juan Carlos Abascal alkateak eta Natividad García elkarteko presidenteak proiektuaren helburuak azaldu zizkieten auditorioan bildutako DBHko 3. mailako ikasle gazteei, STEAM -zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak- esparruetan bokazioa bultzatu nahian. Izan ere, Debabarrena eskualdea gehienbat industriala da, eta gure inguruko enpresek arlo zientifiko eta teknologikoetan trebatutako gero eta pertsona gehiago behar dituzte lanerako. Horregatik, STEAM Zaletasunak bezalako proiektuak gazteak diziplina horietara modu dibertigarri eta praktikoan motibatzen saiatzen dira, talde-lana, sormena eta ekintzailetza sustatuz.

STEAM Zaletasunak programan parte hartuko duten 13 eta 14 urteko ikasleak zuzenean hurbilduko dira enpresetako lanpostuetara eta eskualdeko formakuntza zentroetara, enpresa sektore industrialaren errealitatea bertatik bertara ezagutzeko. Horrela, enpresen beharrak bete nahi dira, ikasleen orientazio akademikoaren fasean ikasketa zientifiko-teknologikoekiko diskriminazio positiboaren bidez.

Proiektu honek inguruko enpresen laguntza eta lankidetza du, hala nola Tenneco Automotive, Orbea, IDS Ingeniería de Sistemas eta Engranajes Ureta.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik