'Adults in the room'; 'Secretos de estado'; 'Downton Abbey' eta 'Abominable' asteburuko zine proposamenak Ermuan
Zinema aisialdiaz edo denbora libreaz gozatzeko baliabide nagusietako bat da, eta udazken-neguan izaten du kontsumo-denboraldirik altuena. Horregatik, egunak eta tenperaturak murriztu direnez, astebururako aukera ezin hobea da. Ermuan datozen egunetarako eskaintza erakargarria izango dugu, aurtengo urteko lau estreinaldirekin, ondorengo lerroetan laburbiltzen dizueguna. Programazioa ostegunean hasiko da ‘Adults in the room’ izenburuko zine-klubeko saioarekin, V.O.S. Costa-Gavrasek zuzendutako ekoizpen nazionala da eta gidoia Yanis Varoufakis ekonomistaren liburuan oinarrituta dago. Greziako biztanleek jasaten dituzten zailtasunei heltzen die, Eurotaldeak austeritate neurri gogorrak ezarri ondoren. Austeritatearen diktadura dute Greziarrek burugainean, inolako gizatasun eta erruki zeinrik gabekoa. Ostegunean, 20:30etik aurrera.
Zine komertzialeko proposamenak asteburuarekin batera iritsiko zaizkigu. Larunbatean Gavin Hood zuzendariaren ‘Secretos de estado’ ekoizpen britainiarra ikusi ahal izango dugu. Drama kutsua duen thriller bat da. Politika eta espioitza uztartzen eta gertaera erreal batean oinarrituta dagoena, zeinak 112 minutu irauten du. Sinopsiak jasotzen duenez, politikari britainiarrek eta estatubatuarrek Iraq inbaditzeko maniobrak egiten dituzten bitartean, Katharine Gun Britainiar Gobernuaren Komunikazio Kuartel Nagusiko itzultzaileak mezu elektroniko bat iragazten du, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko kideak zelatatzeko. Sekretu Ofizialen Akta haustea leporatu diote. Larunbatean 19:30ean ikusi ahal izango dugu; igande gauean 22:00etan eta astelehenean arratsaldeko 20:30ean.
Proiektatuko dugun bigarren filma Erresuma Batuko beste lan bat da, aurtengoa ere, Michael Engler zuzendariak sinatzen duena eta 122 minutuz luzatzen dena. ‘Downton Abbey’ garaiko spin-off bat da, 20ko hamarkadan kokatutakoa. Laburpenak dioenez, 1927an, Crawley familia eta bere morrontza karismatikoa beren bizitzako unerik erabakigarrienerako prestatzen ari dira. Ingalaterrako erregina eta erregearen bisita batek Downtonen etorkizuna arriskuan jarriko duen eskandalu, erromantze eta intriga egoera bat argituko du. Zinta hau larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.
Azkenik, gazte eta familientzako igande arratsaldeko saioan ‘Abominable’ marrazki bizidunen zinta ikusi ahal izango dugu 3Dn, 17:00etatik aurrera. Jill Cultonek eta Todd Wildermanek berriki egindako ekoizpena da. Laburpenak dio Yi Shanghaiko hiri erraldoian dagoen nerabea dela. Egun batean, yeti gazte bat aurkituko du bere eraikineko teilatuan. Ustez animali gaztea, giltzapetuta zegoen laborategitik ihes egin duen, eta orain hiri osoan ari dira haren bila. Abenturak.
Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan