Bertso jaialdi ederra edukiko dugu ostiralean, San Martin kulturalaren baitan
Ermua Antzokian, urtero ospatzen den bertso jaialdia izango dugu ostiral gauean. Ekitaldia, urtero bezala, San Martin Kulturalaren barne programatzen da. Jarduera hori ‘Euskal Birusa’ elkarte euskaltzaleak antolatu du. Ikuskizuna Antzokian egingo da gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrerak 10 euro balio dute eta jada salgai daude Lobianon, Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan, horren webgunean eta 944 310 310 telefono zenbakian.
Aurtengo bertso jaialdian sei bertsolarik hartuko dute parte hiru emakumek eta hiru gizonek. Eszenatokira igoko diren bertsolariez gain, gai jartzailea ere egongo da. Bertsolari taldea: Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Julio Soto eta Amets Arzallus. Seikoteak Bertso Jaialdia eskainiko du gaueko 22:15etatik aurrera. Jaialdiak ikusmina piztu du Debabarreneko eta Durangaldeko zaleen artean. Bertso saio bizia eta freskoa espero da. Gai jartzaile moduan Maite Berriozabal arituko da. Giro aparta gau hotzean!
Laburbilduz, berriki ospatu dugun San Martin azokaren eta berarekin bat ekartzen duen jarduera kulturalen testuinguruan gozatzen jarraitzeko aukera paregabea
Lotutako albisteak
Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian