‘Jon Braun’, haurrentzako antzerkia larunbat arratsalderako

22.11.19
Ermua Antzokia

Anita Maravillas Teatro konpainiak Jon Braun antzezlana prestatu du, maitasunak zorigaiztoa menderatu dezakeela erakusten duen istorio hunkigarria. Familia guztiarentzako txotxongilo ikuskizuna Ermua Antzokian izango dugu larunbat honetan, azaroak 23, 17:00etatik aurrera. 

Indiarren herrixkan poza eta algara da nagusi, baina egun batean, Jon Braun eta bere arreba elkarrengandik aldenduko dira. Arreba ausarta harrapatu egingo dute, baina ez ditu sekula bere neba Jon Braun eta bere jatorria ahaztuko. Egoera ikusita, indiar txikiak bere arrebaren bila joatea erabakiko du. 

Ivan Alonsok zuzentzen du 50 minutuko obra, eta Miren Larrea eta Valentina Raposo arduratuko dira txotxongiloei bizia emateaz. Lanak ez du testurik, eta bereziki 3 urtetik gorako umeei zuzenduta dago. 

Ikuskizunerako sarrerak 4 euroren truke daude salgai Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, antzezlana hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian