Zerukoa auzoko eskailera mekanikoak geldirik, konpondu ahal izateko
Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako alorrak jakinarazi duenez, atzo hasi ziren Zerukoa auzoko eskailera mekanikoen lehen zatiko trakzio-katea, errodamenduak, kojineteak eta beste elementu batzuk ordezteko lanak. Zeregin hori datorren ostegunera arte –abenduaren 5era- luzatuko da. Hala ere, hasierako data hori laburtu egin daiteke lana denbora gutxiagoan egiten bada (eguraldia lagun izanik, eta abar) edo atzeratu egin daiteke aurreikusi gabeko zailtasunak edo sistema desmuntatu ondoren ezkutuko eta espero ez diren akatsak agertzen badira. Mekanismoa berritu eta osagarri berriak jsartzeko, 127.000 euroko inbertsioa egin behar da, kopurua indarrean dugun aurrekontuan aurreikusi eta zuzkitua dagoelarik.
Zerukoako eskaileratan zelula fotoelektrikoak jartzea ere aurreikusita dago, erabilera eta argindarraren kontsumoa arrazoizkoagoa egiteko eta osagaien bizitza erabilgarria luzatzeko. Zelula horiek erabiltzaileak detektatzen dituzte, eta abiatzeko agindua aktibatzen dute presentzia eta erabilera-eskaria detektatzen dituztenean. Inor ez dagoenean eskailerak geldirik egoten dira, erabilera jasangarriago eginez, argindar kontsumoa murrizten eta piezen higadura saihesten baititu.
Eskaileren lehenengo zatia zerbitzu teknikoko langileek gelditu dute, arraste-kate traktoreak eta beste hainbat elementu ordezkatzeko. Mekanismoa akats hainbat izaten ari da azken boladan – matxura eta geldialdi txikiak, zaratak eta kurrixkak–, eta aldizkako berrikuspenean egiaztatu da kateetako batek bizi-zikloa bete duela eta aldatu beharra dagoela; beraz, mekanismoa osorik hautsi eta kalte handiagorik eragin ez dezan.
Zerukoa auzoko eskailera mekanikoak 2007an estreinatu ziren. Zerukoa kaleko desnibel handia salbatu zen Santiago etxebizitza multzoan bizi diren pertsonentzako irisgarritasuna hobetzeko bost tarte instalatuta. Haren gunerik altuena Ongarai auzoarekin eta Institutuarekin lotuta dago, 2016ko udaz geroztik, igogailu baten bidez.
Lotutako albisteak

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran